Osasungintza

Bizkaian 400 bat adingabeko behar bezala txertatu ez dituzten susmoa du Osakidetzak

Erizain bati espedientea zabaldu diote, frogatu ostean hark artaturiko haur askok ez dutela immunitatea garatu.

Kabiezes osasun etxea, Santurtzin (Bizkaia).
2022ko azaroaren 3a
12:20
Entzun

Osakidetzak iragarri du probak egingo dizkiela Kabiezesko (Santurtzi, Bizkaia) 400 adin txikikori, ikusteko behar bezala txertatu ote dituzten.

Agiri baten bidez adierazi dutenaren arabera, irailean jakin zuen Osakidetzak litekeena zela osasun etxe horretatik pasaturiko haur askori txertoa behar bezala jarri ez izana. Geroztik dabiltza probak egiten, haurrek immunitatea behar bezala garatu ote duten ikusteko.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak azaldu duenez, espedientea zabaldu diote adingabeko horien txertaketaz arduratu zen erizainari.

Urrian bi multzotan txertaturiko 50 bat gaztetxo aztertu zituzten, eta, ondorioztatu zutenez, txanda bateko haur gehienek ez zuten behar bezalako immunitaterik.

Horregatik, gazte horiei eta multzo bereko gainerako guztiei txertoa jartzea erabaki dute. 400 inguru dira. Osakidetzako arduradunek esan dute datozen egunetan jarriko direla harremanetan gazteon sendiekin, egoera azaltzeko eta ordua emateko.

Osasun agintariek adierazi dute susmoa ez dela zabaldu osasun etxe horretan txertaturiko gazte guztietara. Edonola ere, horien sendiekin ere harremanetan jarriko da, azalpenak emateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.