Albistea entzun

IRUÑEKO UDALA

Herritarren Segurtasuneko zinegotziaren dimisioa eskatu dute EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik

Oposizioak salatu du Javier Labairuk (Navarra Suma) bi udaltzaini buruzko «mespretxuzko iruzkinak» egin zituela.

Javier Labairu (Navarra Suma)
Javier Labairu (Navarra Suma) idoia zabaleta / foku Tamaina handiagoan ikusi

Ion Orzaiz -

2022ko azaroak 7

Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunerako zinegotzi Javier Labairuren dimisioa eskatu dute EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik, bihar Presidentetzako batzordean eztabaidatuko duten idatzi baten bitartez. Oposizioko alderdiek salatu dute iragan osteguneko osoko bilkuran Labairuk «mespretxuzko iruzkinak» egin zituela bi udaltzainaren aurka: «Iruñeko Udalari lan arloko bi auzibide irabazi dizkioten bi udaltzainen aurka eginiko mespretxuzko iruzkinak dira. Gure ustez, funtzionarioon aurka eginiko deskalifikazioen eta beren lanari buruz zabaldutako zalantzen ostean, Labairu jauna ezin da zerbitzu horren arduradun izan, frogatu baitu ezin dituela sailaren helburuak bete eta ez duelako erakutsi udaltzainei zor dien babesik eta errespeturik».

Dimisio eskaeran, oposizioko taldeek gogorarazi dute epaitegiek «bi epai irmo» kaleratu dituztela bi udaltzain horien alde, «Labairuren kudeaketak kalte larriak eragin zizkielako». Hortaz, EH Bilduren, PSNren eta Geroa Bairen irudiko, «agente horiek gutxiesteak eta euren gaitasun profesionala zalantzan jartzeak erakusten du Navarra Sumako agintariak ezin dituela sailaren helburuak bete, eta, hortaz, dimisioa eman behar duela».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Zaldibarko zabortegiko egituratze eta egonkortze lanak, 2021ean. ©BERRIA

Zaldibarko zabortegiaren gainean industrialde bat eraiki zitekeen aztertzeko eskatu zuen Jaurlaritzak

Imanol Magro Eizmendi

Ez eraikitzea aholkatu du txostenak, askotariko arrazoiengatik, baina haien artean ez dago Joaquin Beltranen gorpuak bertan dirauela. Sprilur agentziaren bitartez egin zuen eskaera. Auziaren instrukzioa beste sei hilabetez luzatu dute.

Nekane Arratibel irakasle eta ikertzaileak <em>Zer behar dute gazteek?</em> jardunaldietan parte hartu zuen atzo, Bilbon. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Euskara, gazteen ikuspegitik

Olatz Silva Rodrigo

Lehen mailako ikasleen profil linguistikoa ezagutzeko ikerketa egin du Mondragon Unibertsitateak. Azterlanaren arabera, testuinguruak eragina dauka gazteen hizkuntza ohituretan eta hautuetan
 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Periferia maiz deserosoa da, eta injustizia ere bada»

Gotzon Hermosilla

Euskarari eta euskal kulturari dagokionez periferian dauden gazteek «euren zentroak» sortzen dituztela azaldu du Jauregizuriak, eta hori «balioetsi» behar delakoan dago.
Garbiñe Aranburu, gaur goizeko prentsaurrekoan. ©LAB sindikatua

Hezkuntza sistema publikoko plantillak mantentzea adostu dute LABek eta Eusko Jaurlaritzak

Iosu Alberdi

Lan baldintzei eta hezkuntza ereduari buruzko proposamenak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak mahai sindikalean, eta ontzat jo ditu LABek. Mahai sektorialetan jarraituko dute negoziazioek.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...