ezbeharra

Lau urteko haur bat hil da Altsasun, auto batek harrapatuta

Arratsaldean gertatu da ezbeharra, eta Guardia Zibila gertatutakoa ikertzen ari da

Polizia eta osasun zerbitzuak, Altsasun. GUARDIA ZIBILA
2022ko azaroaren 7a
21:01
Entzun 00:00:0000:00:00

Guardia Zibilak jakinarazi duenez, lau urteko haur bat hil da Altsasun (Nafarroa), auto batek harrapatuta. Ezbeharra 19:20 aldera gertatu da, NA-8505 errepideko bigarren kilometroan. Poliziaren arabera, oinezkoentzako bide bat igarotzen ari zen neskatoa, patinete batean, eta lur orotako auto batek harrapatu du. Guardia Zibila gertatutakoa ikertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.