Futbola

Jendetza elkartu da Iturramako auzo batzarrean, Ezpala tabernako erasoa gaitzesteko

Iruñeko Iturramako auzokideek manifestatzera deitu dute ostiralerako, 18:30ean, auzoko bulebarrean.

Iturramako auzolagunak, batzarrean. @ENEKOCOMPAINS
Julen Otaegi Leonet.
2022ko azaroaren 9a
20:37
Entzun

Osasunak eta Bartzelonak elkarren aurka jokatu zuten atzo Sadarren; 1-2 galdu zuen Jagoba Arrasateren taldeak. Partidaren aurretik, Bartzelonako Boixos Nois taldearen zaleak Ezpala tabernara sartu ziren, eta istiluak eragin zituzten; hala salatu zuten Indar Gorriko zaleek eta Osasuna taldeak. Erasotzaileek, txanoa jantzita, bengalak jaurti eta kalteak eragin zituzten tabernan. Hiru zauritu izan ziren; horietako bi ospitaleratu egin zituzten. Horiek horrela, arratsaldean Iruñeko Iturramako hainbat auzokide batzartu dira Ezpala taberna inguruan, eraso hori gaitzesteko.

Eta ez dira horretan bakarrik geratu: auzoko bizilagunek eta eragile zenbaitek manifestaziora deitu dute ostiral honetarako, Faxismoari ez goiburupean. Iturramako bulebarrean elkartuko dira, eta bertatik abiatu, 18:30ean.

Lekukoen arabera, alokatutako hiru furgonetatan eta hainbat autotan iritsi ziren Ezpala ingurura, eta gizon andana bat hara zuzendu zen, makilekin eta bateekin armaturik. Iruñeko Udaltzaingoa tabernara joan zen, baita anbulantziak ere, eta sokaz hesitu zuten. Geroago agertu zen Espainiako Polizia. Erasoa ikertzen ari dira, baina oraingoz ez dute inor atxilotu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.