Albistea entzun

Feminismoa

Hamabi «korapilo» identifikatu dituzte, (ez)amatasunari buruzko jardunaldietan

Horien gaineko gogoetetan jardun dute ehunka andrazkok, Donostian, Tabakaleran; arratsaldean ere ekitaldi sorta izango dute.

Hamabi «korapilo» identifikatu dituzte, (ez)amatasunari buruzko jardunaldietan
Hamabi «korapilo» identifikatu dituzte, (ez)amatasunari buruzko jardunaldietan Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola -

2022ko azaroak 12

Hamabi puntu arbel batean idatzita. Atzotik Emaginek antolatuta Donostian egiten ari diren (Ez) amatasunak ikuspegi feministatik jardunaldien sinopsia dira, nolabait ere, hamabi puntu horiek. Atzo solaserako aukera eman zitzaien andreei, eta gogoeta horietan jasotako ideien emaitza dira hamabi puntu horiek; hamabi «korapilo» direla nabarmendu dute antolatzaileek, eta horien gaineko gogoeta sustatu nahi dutela orain. Gogoetara horretarako oinarriak jartze aldera, gaur puntu horien gainean hausnarrean jardun dute jardunaldietara bildutako andrazkoek.

Hona zein diren eztabaidagai izan dituzten hamabi «korapiloak», antolatzaileen hitzetan jasota. Bat: «Iruditeria berriak". Horren gainean hainbat galdera proposatu dituzte antolatzaileek. «Nolako erreferentziak behar ditugu? Nola indartu erreferentzia positiboak? (amatasunak, gurasotasunak, izeba biologiko eta ez-biologikoak, sareak...)!». Bi: «Mugimendu feminista eta hazkuntza prozesuak nola uztartu?» Hiru: «Erditzen diren gorputzen beharrak». Lau: «Gizonen absentzia». Bost: «Bakardadearen eta indibidualizazioaren aurrean, kriantza komunitarioa». Sei: «Ez-amatasun kontzienteak». Zazpi: «Erreprodukzio biologiko eta hazkuntza prozesuetan, zer utzi nahi dugu publikoaren/merkatuaren esku?». Justu horixe da eztabaida talderik gabe geratu den «korapilo« bakarra. Zortzi: «Nola aurre egin epai sozial, barne epai eta erruduntasun sentimenduei?» Bederatzi: «Gure desioak eta hautuak problematizatzen.» Hamar: «Denboraren antolaketa». Hamaika: «Mugimendu feministan zein espazio behar ditugu honi buruz eztabaidatzen segitzeko?» Hamabi: «Gurasotasun bolleroak».

Desira, eta beste

Aurretik, solasaldi bat egon da, eta desira izan dute hizpide bertan, beste behin. Hain zuzen, Uzuri Aboitizek, moderatzaile lanetan, zehaztu du ama izateko desira ez dela zerbait «naturala eta purua»: «Sistemaren baitan sortzen dugun desira bat da». Bat etorri da Lore Lujanbio ikerlaria ere: azaldu zuenez, «botere mekanismoek» arautzen dute desira, hura ekoiztu eta naturalizatuz, «patriarkatuaren eta kapitalismoaren mesedetan».

Marta Luxan demografian doktoreak, berriz, demografiaren arlotik begiratu dio gaiari: «Ugalkortasunaren ardura emakumeei egozten zaie; natalitatea jaisten denean, adibidez». Iosune Fernandez antropologoa ere bertan izan da, eta amatasun eredu ezberdinak ikusaraztearen garrantziaz aritu da: «Normatiboak ez direnak, eta ertzetan daudenak: ama bakarra izatea, aniztasun funtzionala duten haurren ama izatea, edo ama eta migrantea izatea, adibidez».

Metxi Bogino ikertzaile eta laugarren hizlariak, ordea, «ezinezko amatasunetan» arreta jarri beharra azpimarratu du: «Ama izan ezin direnak, hori onartzen dutenean, eta beraien identitatea hortik berreraiki behar dutenean».

Arratsalderako ere egitarau betea dute antolatua. Mireia Delgadok helduentzako narrazio bat aurkeztuko du, Amatasunaren itzal literarioak goiburupean solastatuko dira Uxue Apaolaza, Iratxe Retolaza, Danele Sarriugarte eta Arantxa Urretabizkaia. Mursegok amaituko du jardunaldia.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Martxelo eta Amagoia: lekuko aldaketa

«Kazetaritza egitea: hori da gure funtzioa»

Arantxa Iraola

Neurria ondo hartua diote elkarri. Otamendik 30 urte egin ditu zuzendari; Mujikak erredakzioko taupaden erritmoan egin du lan ibilbidea, eta, orain, arduraz hartu du zuzendari izateko «erronka». BERRIAren 20. urteurrenarekin batera dator aldaketa, egunkaria berritzeko ahalegin betean.
Martxelo Otamendi, Amagoia Mujika Tolaretxipi eta Beatriz Zabalondo ondoan dituela, atzo. ©JON URBE / FOKU

Amagoia Mujika Tolaretxipik hartuko du Martxelo Otamendiren tokia

Jon Ordoñez - Arantxa Iraola

Erretiroa hartuko du Otamendik, 30 urtean 'Euskaldunon Egunkaria'-ren eta BERRIAren gidaria izan eta gero. Hedabide bietan zaildutako kazetaria da zuzendari berria; zuzendariorde egin ditu urteok
Lasterbidean lasterketako korrikalariak, atzo, Villabona-Amasan. ©AITOR KARASATORRE / FOKU

Lasterbidean egin dute, euskal presoen eskubideen aldeko lasterketa

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Pertsona ugarik egin dute korrika Villabona-Amasan; hainbat kontzertu ere egin dituzte. BERRIA izan da lasterketaren laguntzaileetako bat

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren aurkezpena, Mungian. ©Aritz Loiola / Foku

Publikoa, 30. aldiz babestua

Isabel Jaurena

Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatuko dute gaur, Mungian. Bestaren bitartez eskola publikoaren aldeko aldarria egitea da ekitaldiaren helburu nagusietako bat.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...