Albistea entzun

AEB-ak

Donald Trump 2024ko presidentetzarako bozetara aurkeztuko da

AEBetako presidente ohiak bere hautagaitza aurkeztu du, «berriz ere Amerika handia eta arrakastatsua egiteko».

Donald Trumpen jarraitzaile bat, bart, Palm Beachen (Florida, AEB) presidente ohiaren agerraldia entzuten.
Donald Trumpen jarraitzaile bat, bart, Palm Beachen (Florida, AEB) presidente ohiaren agerraldia entzuten. CRISTOBAL HERRERA-ULASHKEVICH / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Paulo Ostolaza -

2022ko azaroak 16 09:21

Ez da aspertu Donald Trump. Ameriketako Estatu Batuetako presidente izandakoak (2017-2021) bart aurkeztu du 2024. urteko presidentetzarako hauteskundeetarako bere hautagaitza. Paradoxikoki, azken hauteskundeetan izandako porrota aitortu baino lehenago aurkeztu du hautagaitza berria.

«Berriz ere Amerika handia eta arrakastatsua egiteko, AEBetako presidente izateko nire hautagaitza aurkezten dut gaur», esan du Trumpek Mar-a-Lagoko (Florida, AEBak) bere etxean egindako agerraldian. Ordubete baina gehiago iraun du telematikoki igorritako hitzarteak. Trump hauteskundeetara aurkeztuko den hirugarren aldia da.

2020. urteko bozetako porrotaren inguruan, esan du hura ez zela amaiera izan, «amets amerikarra erreskatatzeko borrokaren hasiera baizik». «Duela bi urte, Etxe Zuria utzi nuenean, AEBak prest zeuden nire urrezko arorako», adierazi du errepublikanoak, bere agintaldian zehar hartutako hainbat neurri goraipatu eta gero. Tartean, aipatu ditu zergen jaitsiera «historikoak», «pandemia kontrolatu bat», «gizateriak sekula ikusi duen ekonomiarik handiena», edota «inoiz baino sendoagoa» izan zen Mexikoko muga.

Bere hautagaitzaren helburu nagusien artean, «ustelkeria masiboarekin amaitzea» azpimarratu du Trumpek: «Horrekin amaitzeko indar nahikoa izan dezakeen bakarra herria da. AEBetako herria munduko jenderik onena da, guztiak maite ditugu, bi aldeok maite dugu elkar. Guk gure jendea elkartu eta batuko dugu».

Primarioak

Presidente ohiak asteak zeramatzan Alderdi Errepublikanoaren primarioetarako hautagaitza aurkeztuko zuela iradokitzen. Ziurrenik, adituen arabera, Ron DeSantis Floridako gobernadorea izango du aurkari nagusi. Joan den asteko Kongresurako hauteskundeetan emaitza bikainak lortu zituen DeSantisek, eta Alderdi Errepublikanoaren zati bat behintzat badu bere alde. Trumpek, gainera, alderdikideen kritika ugari jasan behar izan zituen 2020ko bozetan galdu ostean.

Trump, ordea, ohiko moduan, ziur da bere buruaz. Bart esan du berak Alderdi Errepublikanoko militanteen %71ren babesa duela, eta DeSantisek %10ena.

Indonesian egiten ari diren G-20koen bileratik erantzun dio Joe Bidenek, AEBetako egungo presidenteak: «Amerikari huts egin zion Trumpek».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Poliziaren indarkeriaren kontrako manifestazio bat, atzo, Atlantan, Georgia estatuko hiriburuan. ©ERIK S. LESSER / EFE

Poliziak Nicholsi eman zion jipoiak protestak piztu ditu AEBetan

Gorka Berasategi Otamendi

Ostiralean publiko egin zituzten bost poliziak gazte afro-amerikarrari eman zioten jipoiaren irudiak. Grabazioetan ikusten denez, bortizki jo zuten, baita aurre egiteko aukerarik ez zuenean ere

 ©EMILIA GUTIERREZ / LV

«Ezohiko egoera bat sortu dugu: epaileek iritzia ematen dute guztiaren inguruan»

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Espainiako botere judizialak joera erreakzionarioa hartu duela uste du Pedro Vallinek, eta hori ez dela kasualitatea. Azaldu du Espainiako Estatuak bere iraupena arriskuan ikusten badu demokrazia «etsaitzat» eta «mehatxutzat» har dezakeela.
Greziatik kanporatutako migratzaile talde bat, baltsa batean, Turkiako kostazainen esku gelditzear. ©ERDEM SAHIN / EFE
Jerusalemgo atzoko erasoan zauritutako bat, esku ohe batean. ©A. SAFADI / EFE

Bi israeldar larri Jerusalemen izandako beste eraso batean

Berria

Erasotzailea 13 urteko nerabe palestinar bat da, Israelgo Poliziaren arabera. 42 lagun atxilotu dituzte Zisjordanian

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...