Albistea entzun

Euskal presoak

Ganteko auzitegiak atzera bota du Jaione Jauregiren kontrako Espainiaren eskaera

Auzitegiaren ustez, giza eskubideen kontrakoa litzateke Espainiaren eskaerari men egitea.

Jaione Jauregi, atxilotu aurretik Begikan ateratako argazki baten.
Jaione Jauregi, atxilotu aurretik Begikan ateratako argazki baten. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Gotzon Hermosilla -

2022ko azaroak 16

Ganten (Flandria) Jaione Jauregi euskal presoaren alde lanean diharduen elkartasun batzordeak BERRIAri jakinarazi dionez, hiri hartako auzitegiak atzera bota du Espainiak Jauregiren kontra egindako eskaera. Jauregi 2020an atxilotu zuten, Belgikan, eta Espainiaren esku utzi; geroztik, preso dago, 1981ean Ramon Romeo Espainiako Armadako kidearen kontrako atentatuan parte hartu izanaz akusatuta. Geroago, Espainiak beste eskaera bat egin zuen, 1981ean beste atentatu batean ustez izan zuen parte hartzeagatik epaitu ahal izateko, baina bigarren eskaera atzera bota dute orain.

Jauregiren abokatu Paul Bekaertek esan duenez, Ganteko auzitegiak prozedura hutsegiteak topatu ditu Espainiak egindako eskaeran. Gainera, argudiatu du eskaerari men eginez gero Jauregi 2028ra arte egon zitekeela behin-behineko espetxealdian eta epaiketarik izan gabe, eta hori giza eskubideen kontrakoa dela.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Donostiako Renferen geltokia. ©GORKA RUBIO / FOKU

Beste geltoki bat aldiriko trenen transferentziaren lokarria askatzeko

Xabier Martin

Laster egingo dute Gasteizek eta Madrilek aldiriko trenen eskuduntza gerturatuko lukeen bilera

Senpereko herriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Senpereko herriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Arantxa Iraola

Urrian hautetsi hainbatek utzi zuten kargua, auzapezaren kudeaketa ereduarekin kritiko

Beatriz Artolazabal eta Ramiro Gonzalez, gaur, Gasteizen ©L. Rico / Efe

Gasteizerako proiektu «kontinuista eta berritzailea» gidatuko duela esan du Artolazabalek

Edurne Begiristain

EAJren Arabako Lurralde Batzarrak Arabako hiru barrutietarako hautagaiak berretsi ditu gaur. EH Bilduk oniritzia eman die Arabako zortzi udalerrietako zerrendaburuei, eta Ahal Dugu-k hiriburuetako hautagaiak aurkeztu ditu.

 ©MARISCAL / EFE

«EAJk 40 urtez egin duen politikan dabil EH Bildu orain»

Xabier Martin

Kupoaren bost urterako akordioa da EAJren legegintzaldiko mugarri nagusietako bat, Sagastizabalen arabera. Nafarroako trafiko eskuduntzari ongietorria egin dio.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...