Qatarko Munduko Kopa

Kapitainek ez dute jantziko ostadarraren besokoa, FIFAren mehatxuz

Txartel horia atera diezaiekete Munduko Kopako partidetan ostadarraren besokoarekin jokatzen dutenei. Zazpi futbol taldek hura jantzi asmo zuten.

Harry Kane Ingalaterrako selekzioko kapitaina, LGTBI kolektiboaren aldeko OneLove besokoarekin. EFE
Julen Otaegi Leonet.
2022ko azaroaren 21a
12:19
Entzun

«Maizenik, zigor [ekonomiko] bat egongo litzateke; hori ordainduko genuke, eta kontent egongo ginateke». Mark Bullingham Ingalaterrako selekzioko presidente exekutiboaren hitzak dira. Qatarko Munduko Kopako partidetan Harry Kane kapitainak kosta ahala kosta ostadarraren besokoa eramateari buruz ari zen. Ingalaterrakoa ez da besoko hura janzteko asmoa «argi eta garbi» utzi zuen selekzio bakarra. Zazpi izan dira: Ingalaterra, Gales, Belgika, Suiza, Alemania, Herbehereak eta Danimarka.

Ingalaterrako selekziokoek bazekiten FIFAren protokoloaren aurka zihoala erabakia, baina prest ziren isunen bat ordaintzeko. Zalantzarako tartea ere bazen: zigorrak patrikari ez baizik jokoari eragiten bazion, «pauso bat atzera» egin beharko zuten. Eta, azkenean, hala izan da.

Ikusi gehiago:LOTSAREN MUNDUKO KOPA

FIFAk zuhurtziaz hartu zuen Europako zazpi selekziok LGTBI kolektiboaren besokoa janzteko asmoa. Aurretik ere, FIFAk «Futbolak mundua batzen du» edo antzeko esaldiren bat duten besokoak eramateko eskatu die selekzioei. Azken hilabeteetan, ordea, Qatarko giza eskubideen urraketen harira, zenbait selekziok adierazi dute uko egingo ziotela eskaera horri. Baina jarrera horrek ez du asko iraun. Gaur jokatuko dute Ingalaterrak (14:00) eta Galesek (20:00), FIFAk nahi bezala azkenean: mezudun besokoekin.

LGTBI kolektiboaren aldeko mezuak, hala, isilarazi egin ditu FIFAk. Horretarako, txartel horiaren mehatxua erabili du azken orduan. Ingalaterrako selekzioak, lehendik iragarri bezala, atzera egin du segituan: «Gure jokalariak ezin ditugu jarri kargu hartuko dieten edo kanporatuko dituzten egoera batean».

Oraingoz, Ingalaterrak eta Herbehereek, biek ala biek jakinarazi dute ez dutela ostadarraren besokoarekin jokatuko. Hala adierazi du Herbehereetako selekzioak: «Sentitzen dugu arrazoizko irtenbiderik lortu ez izana. OneLove mezua defendatzen dugu, eta zabaltzen jarraituko dugu [ostadarraren besokoetakoa], baina Munduko Kopan gure lehentasuna partidak irabaztea da. Ez dugu nahi kapitainak txartel hori batekin hastea partida». Futbolaren «izpirituaren aurka» doa FIFAren erabakia, eta, aurrerantzean, jarrera «kritikoa» izango dute futbol federazioarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.