Autodeterminazioa

Bizkaiko Batzar Nagusiek herri izaera onartu diote Usansolori

Gaur egin dute bozka Bizkaiko Batzar Nagusietako osoko bilkuran: desanexioaren aldeko 39 boto izan dira, kontrako zortzi, eta bi abstentzio. Malkoak eta besarkadak ikusi dira Gernikako Juntetxearen kanpoaldean, emaitzaren berri izan ostean.

jarraia221082.jpg
gotzon hermosilla
2022ko azaroaren 23a
10:33
Entzun

«Usansolo herria da!». Hori da gaur albistea, eta askoren poz iturria. Hain justu, Galdakaoren parte (Bizkaia) izateari utzi dio Usansolok. Eskaerak hainbat etapa gainditu ditu orain arte, baina gaur utzi du atzean handienetako bat. Desanexioaren inguruko eztabaida egin dute gaur Bizkaiko Batzar Nagusietako osoko bilkuran. Bozka egin dute, eta hau izan da emaitza: aldeko 39 boto, kontrako zortzi, eta bi abstentzio. Honela diote emaitzek: herria da jadanik, Bizkaiko 113.a.

Aldi berri bat hasi du, beraz, Usansolok. Urteetan aldarrikapena ahotan izan duten herritarrak pozez gainezka dira goiz-goizetik. Horren lekuko izan da BERRIAko kazetari Gotzon Hermosilla.

Hainbat herritar izan dira Usansolotik gaur Gernikara joan direnak, Batzar Nagusien saioa ikustera. Kanpoan geratu dira batzuk, eta barruan egon dira beste batzuk. Elixabete Etxanobe foru diputatuak orain arteko prozesua azaldu du lehenik, eta gero egin dute bozketa. Amaitzean, malko, besarkada eta deiadar artean atera dira barruan zeudenak. Guztiek argazki bat atera dute elkarrekin, eta xanpainarekin ospatu dute bozketaren emaitza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.