Albistea entzun

Zahar etxeak

Bost eguneko greba amaituta, «gatazkaren areagotzea» iragarri du ELAk

Bizkaiko Foru Aldundiak erakutsitako «axolagabekeria» salatuz amaitu dute zahar etxeetako langileen astebeteko protestaldia

Astelehenean egindako protesta, Basaurin (Bizkaia)
Astelehenean egindako protesta, Basaurin (Bizkaia) Oskar Matxin Edesa / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Gotzon Hermosilla -

2022ko azaroak 25

Joan den astelehenetik ostirala bitartean, greba egin dute Bizkaiko zahar etxeetako langileek, ELAk deituta, «zainketen eta lan baldintzen egoera hobetzeko». Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean amaitu dituzte protestak, erakundeak erakutsitako «axolagabekeria» salatzeko, eta iragarri dute abenduan «gatazka areagotu» egingo dela haien eskakizunak bideratzen ez badira.

Goiz-goizetik, egoitzetako langileek mobilizazioak egin dituzte Bilboko sarbideetan, eta trafikoa oztopatu dute. Geroago, EITBren egoitzatik Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregirainoko manifestazioa egin dute, eta han protesta zaratatsua egin dute txistuka, erakundearen jarrera dela-eta «haserre» daudela adierazteko.

«Emakume izatea eta zaintzan profesionalki aritzea prekaritatearen eta erakundeen eta patronalaren ikusezintasunaren sinonimoa da», adierazi du ELAk. Sindikatuak esan duenez, gatazka honetan «genero ikuspegia» agerian geratu da: «Langileek behin eta berriz erakutsi behar izan dute gai direla borroka egiteko zainketen eta lan baldintzen egoera hobetzeko». ELAren iritziz, arlo honetan aritzen diren langileak «emakume izate hutsagatik», haien lana ez da behar bezala baloratzen.

Langileen aldarrikapen nagusiak dira egoitzak publiko bilakatzeko bidean aurrera egitea, GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen manupekoak diren egoitzekin baldintzak parekatzea, langileak kontratatzea, ratioa hobetzea eta ordezkapenak lehenengo egunetik egitea.

Bost eguneko greba honekin, orotara hamalau eguneko lanuzteak egin dituzte Bizkaiko zahar etxeetako langileek. Protestekin aurrera jarraitzeko prest daude, eta gogorarazi dute 2017an 260 egun baino gehiago iraun zuen greba berriz egiteko gertu daudela.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Rebeka Ubera eta Maddalen Iriarte, Eusko Legebiltzarrean, artxiboko irudian ©Raul Bogajo/ Foku

EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk ere azalpenak eskatu dizkiote Sagarduiri

Edurne Begiristain

Rebeka Uberak salatu du Osakidetzaren egoera «gobernantza eredu bertikal» baten ondorio dela. Miren Gorrotxagiren iritziz, «onartezina» da Osakidetzak profesionalak kargugabetzea haiek kudeaketa ereduaren gabeziak agerian uzteagatik. PP+C’s-k Sagardui kargutik kentzeko eskatu dio Iñigo Urkulluri.

Agustin Agirre. / ©Goiena Komunikazio Taldea

Agustin Agirre izendatuko dute Donostialdeko ESIko jarduneko zuzendari

Jon O. Urain

Osakidetzako zuzendaritzak ostiralean kendu zuen kargutik Itziar Perez. Loreto Marquet erizaintzako zuzendariordeak ere dimisioa eman du.

Emakumeen presentzia handiagoa da osasun gaiekin lotutako informazioetan ©Marisol Ramirez / FOKU

Osasunari buruzko piezetan BERRIAk berdintasunaren alde egiten duela dio ikerketa batek

Isabel Jaurena

Eneko Fernandez Artigasek eta Itxaso Fernandez Astobizak egindako ikerketa batek neurtu du emakumeek zein presentzia duten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egunkari nagusietan argitaratutako osasunaren inguruko artikuluetan.

Donostia ospitalea, artxiboko irudi batean. ©Andoni Canellada / Foku

Osakidetzaren «politika suizida» salatu dute Donostiako ESIko 30 bat zerbitzuburuk

Ion Orzaiz - Paulo Ostolaza

Gutun batean, osasun zerbitzu publikoaren zuzendaritzaren dimisioa eskatu dute, zentzugabeko kudeaketarengatik, eta «sektarismoa eta trakeskeria» leporatu dizkiote.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.