Lan gatazka

Langileak pobretzen ari dela leporatu dio ELAk patronalari

Grebaren lehen egunean, Bilbon manifestazioa egin dute metalgintzako langileek ELA sindikatuak deituta

ELAk Bilbon egin duen manifestazioa. ELA
Irune Lasa.
2022ko azaroaren 28a
12:49
Entzun

«Goizetik ikusi ahal izan da greba arrakasta handia izaten ari dela oro har, eta erabatekoa dela eskualde batzuetan, hala nola Durangaldean. Petronorreko azpikontratak ere gelditu egin dira». Sektoreko ordezkaritza sindikalaren %40 du ELA sindikatuak, eta mobilizazio propioetara deitu du Bizkaiko metalgintzan deitutako bost greba egunetarako.

Ikusi gehiago:Bizkaiko metalgintzako grebak %85eko jarraipena izan du goizean, antolatzaileen arabera

Gaur manifestazioa egin dute Bilbon, hasieran bi zutabetan banatuta, gero Moyua plazan elkartu eta protesta FVEM patronalaren egoitzaren atarian amaitzeko. Sindikatuak kontatu du patronala «proposamen itxi eta eskasarekin» joan zela ostiraleko negoziazio bilerara; ez duela negoziatzeko interesik erakutsi, eta esaten duenean erosteko ahalmena bermatzen dutela, «gezurretan» ari dela. «Gainera, patronalak ez dio uko egiten Rajoyren lan erreformak arbitrajera jo ahal izateko eta hitzarmena ez aplikatzeko eman zion pribilegioari».

ELAk bere orain arteko proposamenari helduko dio, eta biharko manifestaziora deitu du 11:30ean Barakaldon.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.