Pilar Iparragirre Lazkano (Idiazabal, 1952) kazetaria hil da gaur. Bere ibilbidean zehar Egin, Punto y Hora, Zeruko Argia eta Argia hedabideetan lan egindakoa, bi narrazio, bi biografia eta itzulpen bat ere argitaratu zituen.
Zehazki, 1985. urtean argitaratu zuen lehen itzulpena: Eskubeltz taldearen abenturak (Elkar, 1985). Hans Jurgen Press alemaniarraren itzulpena. Ondoren, bere lehen liburuak Sorgin txikia (1986) eta Hilerriko jolasak (1989, Elkar) eleberriak izan ziren; geroago heldu ziren Felix Likiniano. Ezina ekinez egina (1994, Txalaparta) biografia, eta, gazteleraz, Deportación: el mal menor (1998).
Izatez Goierrikoa zen arren, Donostiako Parte Zaharrean bizi zen Iparragirre, eta han egiten zuen bizia.