Atxiloketak
Espainiako Poliziak gutxienez pertsona bat atxilotu du Gernikan, «jihadismoan doktrinatzea» egotzita
Auzitegi Nazionalak eman du atxiloketa agindua. Atxilotua aspaldidanik bizi zen Errenteria auzoan.

Espainiako Poliziako agente ugari ibili da gaur goizean goizetik Gernika-Lumon (Bizkaia), jihadismoaren aurkako operazio batean. Auzitegi Nazionalaren aginduz, gutxienez pertsona bat atxilotu dute, marokoarra. Horretaz gain, Errenteria auzoko etxebizitza bat miatu dute, eta hainbat gauza atera dituzte handik, kutxa batzuetan.
EITBk jakinarazi duenez, atxilotua «aspalditik» bizi zen auzoan. Operazioa abian dago oraindik ere.
â ï¸ÂÂÂAl menos un detenido en una operación de la Policía Nacional en Gernika-Lumo
— Boulevard Radio Euskadi (@Boulevardeitb) November 30, 2022
ð´ ð¬ð ð«ðÂÂÂÂÂÂÂÂÂðÂÂÂÂÂÂÂÂÂðÂÂÂÂÂÂÂÂÂðÂÂÂÂÂÂÂÂÂðÂÂÂÂÂÂÂÂÂðÂÂÂÂÂÂÂÂÂhttps://t.co/zOtmNwf9Sr pic.twitter.com/XEyZvEMRqe
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.