Langile bat hil da Berriobeitiko Saint Gobain Abrasivos enpresan
Lanera sartzen ari zela, ondoezik sentitzen hasi da 56 urteko langilea, eta hil egin da.

Berriobeitiko (Nafarroa) Saint Gobain Abrasivoseko langile batek bizia galdu du gaur lanera sartzen ari zela, istripu ez-traumatiko batean. LABek salatu duenaren arabera, ondoezik sentitzen hasi da lanera sartzen ari zela, eta han hil da. 56 urte zituen.
LABen zenbaketaren arabera, aurten Euskal Herrian 68 pertsonak galdu dute bizia lanean; horietako hogeik Nafarroan. Joan den urteko kopurua berdindu da gaur, urtea amaitzeko hilabete falta den honetan.
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.