Gazte mugimenduak
Ernaik gazteen bizitza «duintzeko» eskatu du, zortzi ekintza deszentralizatu eginda
Besteak beste, EHUren Leioako campuseko errektoretza «blokeatu» eta Bergarako San Prudentzio auzoko biribilgunea moztu du gazte antolakundeak.

Euskal Herriko zortzi lekutan hainbat ekintza egin ditu Ernai gazte antolakundeak, «gazteen bizitzen duintzea» eskatu, eta «neurri zehatzak eta erroko eraldaketa» aldarrikatzeko. Gazteak «belaunaldi krisian» daudela salatu du, hala. Horren erakusle dira, Ernairen arabera, bizi baldintzen «prekarizazioa» eta bizitzaren garestitzea, hezkuntzaren «merkantilizazioa», «balio eta jarrera matxista eta autoritarioen gorakada, faxismoaren gorakadarekin batera» eta «indibidualismoaren hedatzea eta bizi eredu kapitalista eta patriarkalen indartzea».
Joera horiei aurre egiteko, hainbat aldarrikapen plazaratu ditu gazte antolakundeak. Goizean, esaterako, EHUko Leioako campuseko errektoretza «blokeatu» dute, «hezkuntza ereduaren eta pribatizazioaren aurka». Gasteizko Kutxabanken sukurtsalean, berriz, «aberastasunaren banaketa» salatu dute, kartelak itsatsita. Nafarroan, hiru argindar egoitza «markatu» dituztela ere jakinarazi du gazte antolakundeak. Arratsaldean ekintza gehiago egin dituzte. «Garraio publiko duina» aldarrikatzeko, San Prudentzioko (Bergara) biribilgunea moztu dute, eta Bizkaiko Mercadona katearen saltoki batean produktuak lapurtu dituzte, «bizitzaren garestitzea salatu eta erroko eraldaketa sozioekonomikoa eskatzeko».
ðÂÂÂGure belaunaldia krisi bete-betean dago, baina ez da auzaz gertatzen den fenomeno bat.
— Ernai (@ernaigazte) December 1, 2022
𫵠Krisiaren erantzuleak seinalatu eta bizitza duinak exijitzeko gaude kalean.#BizitzaDuinakOrain
â¬Âï¸ÂðÂÂ¥â¬Âï¸Â pic.twitter.com/I1t3Y3diBT
Bizi duinak exijitzeaz gain, «errokok eraldaketa sozioekonomikoa» aldarrikatu du Ernaik, eta, norabide horretan, baita «langile eta gazte guztien bizitza duinak eskuratzeko zentralak diren neurriak garatzea» ere; hala nola merkatuan esku hartzea, oinarrizko zerbitzuak publiko bilakatzea, aberastasuna banatzea, zaintza sistema publiko komunitarioa eraikitzea eta «hezkuntza publiko, burujabe eta nazionala» garatzea. Halaber, «bizi eredu eraldatzaileen» aldeko alternatibak gaurdanik eraikitzearen garrantzia azpimarratu du gazte antolakundeak. Testuinguru orokorrari erreparatuta, mundua «hankaz gora» dagoen arren, gazte antolakundeak uste du badagoela aukera dena aldatzeko: «Orain egiten ez badugu, agian, bihar, beranduegi izango baita. Orain egingo diogu aurre bizitzen uzten ez digun krisi eta kapitalismo zisheteropatriarkalari«. Horrekin batera, «Euskal Herri aske, sozialista, feminista eta euskalduna» lortu arte «borrokan» jarraituko duela berretsi du.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.