Osasungintza

Osakidetzak kargutik kendu du Donostialdeko ESIren arduraduna

Itziar Perez «zuzendaritzarekin lerrokaturik ez egoteagatik» kargugabetu dute, hark esan duenez

Donostiako osasun zentro bat. MAIALEN ANDRES/ FOKU
gotzon hermosilla
2022ko abenduaren 2a
14:52
Entzun

Donostialdeko ESI Erakunde Sanitario Integratuaren zuzendari kudeatzaile Itziar Perez kargutik kendu du Osakidetzak. Perezek mezu baten bidez eman die horren berri orain arte bere ardurapekoak izan diren langileei, eta, mezu horretan adierazi duenez, «Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusiarekin eta Osasun Sailarekin lerrokaturik ez egotea» izan da Osakidetzak eman dion argudioa kargugabetzea arrazoitzeko.

Osasun Sailak berretsi du Perez kargugabetu egin duela, baina ez du horren arrazoien inguruan azalpenik eman nahi izan.

«Azken urteak ez dira errazak izan», azaldu du Perezek langileei igorritako mezuan. «Hala ere, beti sentitu dut zuen babesa. Harro nago erakunde honetan parte hartzeaz eta zuek lankidetzat eduki izanaz».

Perez 2019an izendatu zuten Donostialdeko ESIren arduradun, Jose Manuel Ladron de Gebararen ordez. Lehenago, Bidasoko ESiren arduradun izandakoa zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.