Politika

Senpereko herriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Urrian hautetsi hainbatek utzi zuten kargua, auzapezaren kudeaketa ereduarekin kritiko

arantxa iraola
2022ko abenduaren 3a
14:18
Entzun

Urek harrotuta jarraitzen dute Senpereko (Lapurdi) herri kontseiluan. Urriaren 10ean gehiengoko bost hautetsik kargua uztea deliberatu zuten; salatu zuten hiruzpalau pertsonako nukleo batek hartzen zituela erabaki guztiak eta, kritiko, kargua utzi zuten. Urriaren 14an beste bost hautetsik utzi zuten; auzapezaren kudeaketa gogor kritikatu zuten orduan. Gaur jakin da oposizioko taldeak ere erabaki duela herriko kontseilua uztea. Pierre-Marie Nousbaum auzapez oiharen zerrendakoak dira eta, aditzera eman dutenez, astelehen arratsalde honetan aurkeztuko dute beren dimisioa.

Aurreko kargu uzteak izan zirenean Dominique Idiart auzapezak adierazi zuen ez zuela hauteskundeetarako deia egiteko asmorik. 2020an hautatu zuten Senpereko auzapez, bozen bigarren itzulian. Senpere Bai ezkerreko abertzaleen babesa izan zuen orduan. Talde horretako ordezkariak izan ziren, hain justu, urriaren 14an kargua utzi zutenak. «Zaila izan da erabaki hori hartzea, baina luzaz gogoetatu dugu, eta herri kudeaketari eta langileen kudeaketari buruz ditugun desadostasunek eraman gaituzte horretara, baita gure zerrenda kideen azkenaldiko dimisioek ere», adierazi zuten orduan.

Kargu uzte hauen ondorioz, hauteskundeetarako deia egin beharko du orain prefetak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.