Lertxundi, Anari, Pasadena eta pasatu ez dena kontatzen, azken-aurreko saioan

Anjel Lertxundik 'Desertuan behatxuloa' lana aurkeztuko du, eta Pasadena taldeak, 'Izpiak' disko laburra.

Anjel Lertxundik 'Desertuan behatxuloa' liburua aurkeztuko du 11:00etan. JON URBE / FOKU
2022ko abenduaren 5a
14:45
Entzun

Pasadena taldeak Izpia EPa aurkeztuko du gaur, abenduaren 10ean, 11:00etan, Plateruenan.

Gero, Oasia lana taularatuko du Assata taldeak.

13:20an, Asla taldekoek Nire eguzkia diskoko doinuak aireratuko dituzte, eta, 14:30ean, Kyxo musikariak arituko dira: Lyno.

15:40an, abeslari kantugileen txanda helduko da: Peru Galbetek Beiratu lana joko du jendaurrean, 15:40an, eta, gero, Esti Markezek Hitzekin jolasean bilduma.

Elektronikaren txanda helduko da gero, 18:00etan, Sega Sound Killersek Dolu obraren piezak taularatuko baitituzte.

19:10ean, Zain lana aurkeztuko du Dukkha taldeak.

20:20an, Bizirik daudela adieraziko dute Bengo taldeko musikariek. Eguna amaitzeko, Odei taldea Terapia egitearen onurak azalduko ditu, musikaren bidez.

Ahotseneko literatura inguruko aurkezpenak Bartolome Ertzilla musika eskolan egiten dira, eta musika saioak, Plateruenan. Edonola ere, Ahotseneko saioak zuzenean ikusi ahalko dira Internet bidez, BERRIAren webgunean.

Anjel Lertxundi goizean

Euskal letretako erraldoi batekin hasiko da eguna: Anjel Lertxundik Desertuan behatxuloa lana aurkeztuko du 11:00etan.

Ondoren, Jon Eiherabide eta Xabier Sagasta Hamalau obraren inguruan arituko dira.

Aingeru Epaltzak Erretzaile damutuen konpainia eleberria aurkeztuko du eguerdian. Haren ondoren, Iban Zaldua Ipuina engainua da bildumaren inguruan mintzatuko da.

13:30ean, Nerea Loiolak 7G udalekuak lana aurkeztuko du.

Aritz Galarragak Humanitatearen une gorenak lanaren inguruko azalpenak emango ditu, 16:00etan. Ondoren, Lurbinttoko ohoinak aurkeztuko du Adur Larreak. EKE-Elkar sormen bekarekin ondu du lana.

Iñigo Antsorregik Nire minaren etxean azalduko du, 17:00etan.

Orain arte batez ere musikarengatik ezaguna den Anari Alberdi Santestebanek Gari eta goroldizko literatura obra aurkeztuko du, 17:30ean.

Poesiaren txandan, Jose Luis Otamendi Landura lanaz arituko da.

Eta Jon Arretxek Lyrica garaia nobela beltza azalduko du, 18:30ean.

Eguna amaitzeko, Andoni Agirrezabala Izagirrek Etxe berdea eleberria aurkeztuko du, eta Miren Azkaratek, Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak obra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.