Jakes Abeberri ehortzi eta omendu dute Miarritzen

Txiki gelditu da Santa Eugenia eliza. Pasa den astean hil zen, 92 urte zituela.

Oihana Teyseyre Koskarat.
2022ko abenduaren 5a
17:58
Entzun 00:00:00 00:00:00

Jende andana bildu da gaur Miarritzeko (Lapurdi) Santa Eugenia elizan, Jakes Abeberriri azken agurra emateko. Abeberri pertsonaia ezaguna izan zen, bai politikan eta bai kultura arloan izan zuen jardunagatik, eta hori aitortu diote bere hiletan bildutakoek. Besteak beste, mundu politikoko zein kulturaleko ordezkariak izan dira han.

Eliza barruan Oldarra abesbatzak abestu du; Abeberri haren zuzendari izan zen urte anitzez. Meza amaitutakoan egin diote omenaldi publikoa. Txalaparta doinuak entzun ahal izan dira, eta bertso bat ere eskaini dio Irantzu Idoate Funosas bertsolariak.

Ikusi gehiago: Abertzaleen ibilbidean erreferente

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.