Elordi-Zabaleta 22-10 Etxeberria-Rezusta

Hirugarren partida ere irabazi egin dute Elordik eta Zabaletak

Peio Etxeberria eta Rezusta 22-10 hartu dituzte mendean Larraintzarren, eta sailkapenaren buru dira.

Peio Etxeberria eta Elordi, atzo, Larraintzarren. BERRIA
jon ordonez garmendia
2022ko abenduaren 10a
07:58
Entzun

Hirutik hiru. Elordik eta Zabaletak 22-10 irabazi zieten atzo Peio Etxeberriari eta Rezustari, eta garaipen horrekin Binakako Txapelketako sailkapenaren buru dira bakar-bakarrik. 456 pilotaka jo zituzten pilotariek, eta Elordi nabarmendu zen lauen artetik. Binakako Txapelketa jokatuko zuela jakin zuzenetik, albiste onak besterik ez da ematen Elordi. Atzo hamahiru tanto egin zituen: sakez bat, jokoan besteak. Gehiago ziren Etxeberriaren jarraitzaileak frontoian, eta ondo jokatu zuen partidaren lehen zatian, baina lehen atsedenaldiaren ondoren, partida erabat aldatu zen.

Partidak bi zati izan baitzituen. Markagailua 11-10era iritsi zen arte, parez pare lehiatu ziren bi bikoteak. Gero, ordea, 11 tanto egin zituzten erreskadan Elordik eta Zabaletak. Aurrelariak gero aitortu zuenez, jokoa aldatzea erabaki zuten partida erdian, eta pauso bat aurrera ematea erabaki zuten: saiatuko zela bera jokoan gehiago sartzen, eta iristen ez bazen, Zabaletak babestuko zuela. Atzelariak joko erakustaldi bat eman zuen, eta nagusitasun horretan Elordik errematatzeko aukerak izan zituen; bereak izan ziren azken zortzi tantoak.

Emaitza horrekin ligaxkako jaun eta jabe dira Elordi ea Zabaleta: hiru partida irabazi dituzte, eta kontrarioek 22 tanto soilik egin dizkiete. Etxeberria eta Rezusta, berriz, sailkapenaren azken postuan dira, hirutik hiru partida galdu ondoren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.