Aurrekontuak

Gasteizek aurrekontuak izango ditu Elkarrekin taldearen abstentzioari esker

EAJk eta PSEk osatutako udal gobernuak ez du gehiengo absolutua, eta Elkarrekin taldearekin egindako akordioari esker aterako ditu aurrera 2023ko aurrekontuak.

Gasteizko udalbatza, 2022ko aurrekontuak onartzen. ADRIAN RUIZ-HIERRO / EFE
xabier martin
2022ko abenduaren 14a
11:21
Entzun

Ez da ezustea Gasteizko 2023ko aurrekontuak Elkarrekin taldearen abstentzioari esker onartzea. 2020., 2021. eta 2022. urteetan ere EAJk eta PSEk osatzen duten udal gobernuak haren oniritzia lortu zuen aurrekontuak aurrera ateratzeko, eta 2023. urtean ere berretsi du Podemos, Ezker Anitza eta Equok osatzen duen udal taldeak akordioa egin duela berriro.

Bilbon eta Donostian gehiengo absolutua dute EAJren eta PSEren udal gobernuek, baina Gasteizen ez, eta Elkarrekin taldeak udal gobernu horren aurrekontuak onartzea ahalbidetu du azken urteotan. 2023ko aurrekontu proiektua ere aurrera aterako du Gorka Urtaran alkateak gidatzen duen gobernuak, Elkarrekin taldeko hiru zinegotziek abstentziora joko dutelako. Udal gobernuak hamahiru zinegotzi ditu 27ko udalbatzan.

Aurrekontuak onartzeko akordioak Elkarrekin taldearen 33 zuzenketa jaso ditu, 3,2 milioi euroren balioarekin, taldeko bozeramaile Oscar Fernandezek azaldu duenez. Itunak hiru ardatz ditu: «Batetik, ezkutu soziala, etxebizitza eta laguntzak ekintzaileentzat; bestetik, susperraldi ekonomikoa, klima erdigunean jarrita; eta, azkenik, indarkeria matxistaren aurkako aurrerapenak».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.