Euskal Eskola Publikoaren Jaia Mungian egingo dute, ekainaren 4an

Mungialdeko (Bizkaia) ikastetxe publiko guztiek antolatuko dute, 'Jagon eskola publikoa' lelopean

Jaiaren aurkezpena, gaur goizean, Mungian. BERRIA
Irati Urdalleta Lete.
2022ko abenduaren 16a
16:07
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaur goizean aurkeztu dute Euskal Eskola Publikoaren Jaia: 2023ko ekainaren 4an egingo dute, Mungian (Bizkaia), Mungialdeko ikastetxe publikoek antolatuta.

Datorren urtean jaiak 30. edizioa izango du, eta eman dituzte jada zenbait xehetasun. Jagon eskola publikoa da egun horretarako aukeratu duten leloa. Antolatzaileek azaldu dute zergatik: «Jaiaren urteurrena aprobetxatuz, publikotasunaren garrantzia aldarrikatzen du, inoiz baino gehiago, aurtengo leloak. Mungialdean erabiltzen den eta zaindu eta babestu adierazten duen jagon aditza du barne aurtengo logoak».

Hain zuzen, logo bat ere ondu dute: «Irudiari dagokionez, Euskal Eskola Publikoa eraikitzen, babesten eta ospatzen duten familia, ikasle, irakasle eta hezkuntza komunitatea irudikatu nahi izan ditugu, diseinu garbi, alai eta koloretsu baten bidez».

Prestaketa lanean hasita daude jada, eta lau gune atonduko dituzte egun horretarako: eskola eta institutua, herriko plaza, Uriguen parkea eta Torrebillela parkea. Ekintza ibiltariak ere antolatuko dituzte. Gainera, ekainaren 3rako ere prestatuko dituzte ekitaldiak, baita urte osorako ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.