Albistea entzun

Nafarroa Arena goraino bete da han jokatu den lehen finalean

 

Paulo Ostolaza -

2022ko abenduak 18 16:11

Goiz iritsi da jendea Nafarroa Arenara: ateak irekitzerako ilara egin dute bertsozaleek, eta, saioa hasteko oraindik ordu erdi falta zela, aretoa bete itxura hartzen hasi da. Sarrerak aspaldi agortu ziren, eta itxura bikaina izan du gaur Iruñeko pabiloiak.

Pandemiaren osteko lehen finalean, nabaria izan da bertsolarien etaikusleen emozioa. Hori agerian geratu da bertsolariek oholtzara bidean egin duten bide luzean: zutik eta txaloka hartu dituzte ikusleek, bertsolariek itxurari eta kontzentrazioari eusteko lanak zituzten bitartean. Baita egun osoan ere: etengabeak izan dira zaleen olatuak, baita, tartean, malko mordoxka bat ere.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Izar Polisariar Bat

Eñaut Elorrietak eta Olaia Inziartek 'Izar Polisariar Bat' abestia egokitu dute

Eñaut Elorrieta & Olaia Inziarte

Saharari Kantari ekimenaren barruan abestiaren moldaketa librea egin dute bi abeslariek. Letraren egokitzapena Elorrietak eta Uxue Alberdik egin dute.

<b>'O corno'.</b> Jaione Camborda —eskuinetik bigarrena— eta filmeko aktore taldea, atzo, Donostian. ©JON URBE / FOKU

Gorputza, zapalkuntza eta ahizpatasun sareak

Mikel Lizarralde - Itziar Ugarte Irizar - Ainhoa Sarasola

Jaione Camborda zinemagile donostiarrak galegoz grabatutako 'O corno' drama aurkeztu du. 'The Royal Hotel' eta 'Le successeur' filmak ere lehia ofizialean dira
 ©MAIALEN ANDRES / FOKU

«Ibaiak ez du hiltzen; politika arrazistek hiltzen dute»

Jone Bastida Alzuru

'Black is Beltza II: Ainhoa' filma aurkezten ari zen bitartean, bazuen beste proiektu bat esku artean Muguruzak: 'Bidasoa 2018-2023' dokumentala. Bidasoan jazotakoa bildu, eta bertan hildako migratzaileak oroitu ditu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...