Albistea entzun

Enpresak

Amazonek saltzaileen datu pribatuak ez erabiltzea adostu du Europako Batzordearekin

Merkatuko nagusitasunaz baliatu izana eta lehiakortasun araudiaren aurka egin izana aitortu du Amazonek. Milaka milioi euroko isuna saihestu du akordioari esker.

Margareth Vestager, Europako lehiakortasun komisarioa.
Margareth Vestager, Europako lehiakortasun komisarioa. Olivier Hoslet / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Iñaut Matauko Rada -

2022ko abenduak 21

Amazonek aitortu egin du Europako online salmenten merkatuan duen nagusitasunaz baliatu dela, baita lehiakortasun araudiaren aurka egin duela ere. Europako Batzordea 2019ko uztailean hasi zen AEBetako enpresa teknologikoa ikertzen, Amazonen plataforma erabiltzen duten saltzaileen datu pribatuak enpresak nola erabiltzen zituen ikertzeko. Hala, bi aldeek akordio bat lortu dute: Amazonek ez du isunik jasoko, baina bere plataforman komertzializatzen duten saltzaileen datu pribatuak erabiltzeari utzi beharko dio.

Margarethe Vestager Europako lehiakortasun komisarioak atzo iragarri zuen akordioa. «Amazonek hainbat portaera komertzial aldatu beharko ditu. Aldaketa horiek konpetentziako txikizkarien eta banatzaile independenteen mesederako izango dira, baita kontsumitzaileen mesederako ere», adierazi du Vestagerrek.

Akordioari esker, Amazonek milaka milioi euroko isun bat saihestu du; zehazki, enpresak mundu osoan egindako negozio bolumenaren %10 balio zuen isuna jaso behar zuen. Joan den urtean Italiak 1.128 milioi euro ordaintzera zigortu zuen Amazon, nagusitasunaz baliatzeagatik.

Akordioa sinatu ostean, hainbat neurri hartu beharko ditu Jeff Bezosen enpresak. Lehenik eta behin, saltzaileen eta banatzaileen arteko komunikazioa erraztu beharko du Amazonek, baita banatzaile independenteei erosleekin zuzenean komunikatzeko baliabideak eman ere, datuen babes araudiak errespetatuz; izan ere, banatzaile independenteek ezin dute zuzenean erosleekin hitz egin. Banatzaileen datu babesa ere hobetu beharko du. Azkenik, kexak jartzeko sistema zentralizatu bat sortu beharko du plataformak.

Lehiakortasunari dagokionez, Amazonen saltzen duten komertzializatzaileen datu pribatuak erabiltzeari utzi beharko dio. Bestalde, Buy Box eskaintza programan saltzaile guztiek tratu bera izan beharko dute sailkapeneko posizionamendua egitean. Azkenik, Prime zerbitzuan saltzaileek bidalketak egiteko logistika zerbitzuak nahi duten moduan egiteko aukera izan beharko dute.

AEBetako enpresa teknologiko handiek (Google, Amazon, Meta...) hainbat epaiketa izan dituzte Europan, eta atzo sinatutako akordioak komunitateko merkatuan aritzeko arauak ezarriko ditu etorkizunerako.

Bi ikerketa

Bruselak bi ikerketa egin ditu azken urteetan Amazonen jardunari eta arau hausteei buruz. Lehena 2019ko uztailean hasi zuen, enpresak plataforma erabiltzen duten saltzaileen datu pribatuekin zer egiten zuen jakiteko. Hala, ebatzi zuen Frantzian eta Alemanian Amazonek merkatuan duen nagusitasuna baliatzen zuela, beste saltzaileei kalte eginez. Handik hilabete batzuetara, Bruselak ohartarazi zuen Amazonek datu horiek bere negozioa hobetzeko erabiltzen zituela, lehiakortasunaren araudiaren aurka eginez. 2019ko azaroan hasi zuen bigarrena, eta Batzordeak adierazi zuen Amazonek bere nagusitasuna baliatu zuela Espainian, Frantzian eta Alemanian.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jende andana elkartu da Baionako manifestazioan ©Patxi Beltzaiz

Sindikatuak, Parisera begira

Iñaut Matauko Rada - Ekhi Erremundegi Beloki

Ehunka lagunek manifestazioa egin dute Baionan erretreten erreformaren kontra, eta sindikatuek erran dute borrokan segitzeko borondatea dutela.

Bilboko portuaren azken berriak azaldu ditu gaur goizean Ricardo Barkala Agintaritzako presidenteak ©Oskar Matxin Edesa / Foku

Bilboko Portuak aurten aterako du kai nagusia hedatzeko lizitazioa

Olatz Silva Rodrigo

Edukiontzien bigarren terminalerako lehiaketa hutsik geratu dela esan du Agintaritzak, eta gehitu du oraindik ez dutela Bilboko Olabarri jauregia saldu

CAFen hidrogeno trena, Canfrancen. ©CAF

CAFen hidrogeno trenak lehen probaldia egin du

Iñaut Matauko Rada

Zaragoza-Canfranc linean egin du lehenengo proba. FCH2 Rail proiektuak 14 milioi euroko aurrekontua du.

Anton Arriola Kutxabaneko presidentea. ©Miguel Toña / EFE

Kutxabankek «ezinbestean» hazi beharra daukala iragarri du Arriolak

Imanol Magro Eizmendi

Bankuko presidenteak azaldu du azken urteetan «lotsatiak» izan direla, eta hazkunderako bi helburu lehenetsi ditu: enpresak eta Espainiako merkatua

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...