Musika

Hertzainak-en azken kontzerturako sarrerak bukatu dira

Taldeak urtarrilaren 6an Gasteizen egingo duen emanaldiko sarrera guztiak saldu dira

Hilaren 16an eman zuen taldeak birako lehen kontzertua, BECen. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Berria
2022ko abenduaren 26a
11:32
Entzun

Hertzainak taldeak urtarrilaren 6an emango du Azkena gure alde azken birako azkeneko kontzertua, Gasteizko Mendizabalan, eta, gaur antolatzaileek jakinarazi dutenez, dagoeneko bukatu dira sarrera guztiak.

Hilaren 16an eta 17an Barakaldoko (Bizkaia) BECen kontzertu arrakastatsuak eman ostean, Gasteizkoa izango da azken bira labur honetako azken emanaldia.

2019an, IƱaki Igon Garitaonandia Gari eta Josu Zabala taldeko kideak elkartu egin ziren Bilboko Kafe Antzokian eta Euskalduna jauregian kontzertu pare bat emateko, eta oraingoan, berriz, Luis Javier Saiz Txanpi bateria jotzailea ere batu zaie.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.