HAUTESKUNDEAK

EAJ nagusi eta EH Bildu gora, Gipuzkoako Soziometroaren arabera

Botoen %36,7 eskuratuko lituzkete jeltzaleek herrialde horretan, eta %34 EH Bilduk.

Gipuzkoako Batzar Nagusiak, 2019ko urriko argazki batean. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
jon olano
2022ko abenduaren 27a
13:03
Entzun

Gipuzkoako Soziometroaren udazkeneko emaitzen berri jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Haren arabera, Euzko Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke hauteskundeak datorren urteko maiatzean; botoen %36,7 eta 21 eserleku lortuko lituzke. Hori 2019ko bozetan lortu baino zortzi hamarren eta eserleku bat gehiago da, baina soziometro horretan bertan iazko azaroan iragarri baino 0,2 gutxiago.

2019ko emaitzekin alderatuta, EH Bildu ere goranzko joeran legoke; Soziometroaren arabera, %34 boto eta 19 ordezkari eskuratuko lituzke; alegia, duela hiru urteko hauteskundeetan baino 2,1 puntu eta bi eserleku gehiago. 2021ko azaroko neurketak, ordea, emaitza hobea iragarri zuen EH Bilduri dagokionez ere: %34,5.

Beheranzko joeran daude gainerako alderdiak, 2019ko emaitzekin konparatuz gero; PSE-EEk 1,3 puntu (%16) eta batzarkide bat (8) galduko lituzke, eta Elkarrekin Podemosek, 1,7 puntu (7,3) eta bi ordezkari (2). Sozialistei dagokienez, iazko azaroko neurketan baino 0,7 puntu gehiago dituzte oraingoan, eta Elkarrekin Podemosek, duela urtebete baino %0,7 gutxiago. PPk, berriz, duela hiru urte lortutako batzarkideari eutsiko lioke, 0,9 puntu galdu arren (%3,9), eta Voxek ez luke ordezkaririk lortuko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.