Osasungintza

Jaurlaritzak pandemiaren ondoriotzat jo du itxaron zerrenda handitu izana

Bingen Zupiriak nabarmendu du EAE dela «daturik onenak ematen dituzten erkidegoetako bat»

Osakidetzako langileek egindako protesta bat. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
gotzon hermosilla
2022ko abenduaren 27a
15:16
Entzun

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak adierazi du Osakidetzako itxaron zerrenda handitu izana «oraindik amaitu ez den pandemia egoeraren ondorio» dela neurri handi batean. Edonola ere, nabarmendu du atzerapen horrek ez duela eraginik izan gaixo larrienengan, eta «ahalegin handia» egin dela itxaron zerrenda horiek murrizteko eta lehen arretan ordua hartzeko denbora laburtzeko.

Osakidetzaren egoera Espainiako osasungintzan dagoenarekin alderatu du Zupiriak, eta adierazi du EAE dela «daturik onenak ematen dituzten erkidegoetako bat», pandemiaren aurreko egoerara itzultzeko ahaleginari dagokionez. «Jaurlaritzaren helburua da Osakidetzak osasun zerbitzu publikorik onena eskaintzea», erantsi du: «osasun arloko sail guztiak gogor ari dira lanean itxaron zerrenda horiek laburtzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.