Ikerketa

Emakume bat bere haurrak hiltzen eta bere buruaz beste egiten saiatu da Barakaldon, Segurtasun Sailaren arabera

Hirurak erietxean daude, egonkor. Emakumea atxilotu egin dute.

Barakaldoko epaitegia. Hiri horretan jazo da gertaera. MARISOL RAMIREZ / FOKU
2023ko urtarrilaren 1a
18:19
Entzun

Emakume bat atxilotu dute gaur goizean Barakaldon (Bizkaia), ustez bere bi haurrak hiltzen saiatu ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez.

Emakumea bere buruaz beste egiten saiatu da, gaineratu dutenez. Sailaren arabera, emakumeak bikotekide ohi eta haurren aitari deitu dio, konortea galdu gabe, eta gertatzen ari zena esan dio.

Deiaren ostean, Ertzaintza eta Barakaldoko Udaltzaingoa mobilizatu dira; etxean sartu dira, eta hirurak erietxera eraman dituzte. Egonkor daude denak.

Ondoren, Ertzaintzak atxilotu egin du emakumezkoa, eta ikerketa bat hasi du, gertaturiko argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.