«Hatu anasa», autokritika eta Irulegiko Eskua izan dira 2022ko memeen protagonistak

Ezinezkoa da joan den urteko bideo eta irudi barregarri guztiekin zerrenda bakar bat osatzea, baina esanguratsuenak behintzat bildu ditu BERRIAk.

lrulegiko Eskuarekin egindako memeetako bat. @JOXEMIEL
Isabel Jaurena.
2023ko urtarrilaren 2a
13:48
Entzun

2022. urtean gehien irakurritako albisteak eta irudi ikusgarrienak zein izan ziren jakitea garrantzitsua da, erraza baita hainbertze aurkikuntza, agerraldi eta elkarrizketa artean galtzea. Hedabide aunitzek egin dute errepaso hori azken egunotan. Joan den urtean sare sozialetan bolo-bolo ibili ziren memeak, ordea, inor gutxi ekarri ditu gogora. Egia da ezinezkoa dela gehien partekatu eta ikusi diren bideo eta irudi barregarri guztiak biltzea, baina esanguratsuenak behintzat bildu ditu BERRIAk.

Barratik Kalera erabiltzailea, erraterako, Euskal Herriko txoko guztietara iritsi da. Bi lagunen artean sortutako proiektua da, non gazteak elkarrizketatzen dituzten besta giroan. Istorio eta pasadizo harrigarri eta barregarriak bildu dituzte 2022an, eta Twitter, Tiktok eta Youtube bidez zabaldu dituzte bideo moduan. Hauek, adibidez, arrakasta handia izan zuten:

@barratik_kalera Irakaslea AU TO KRI TI KA da!! #barratikkalera#juerga#fiesta#bilbao#bilbo#euskeraz#tiktok#jaiakâ;Â;™¬ sonido original - Barratik Kalera

@barratik_kalera Zenbat entrena galdu dituzue portalean biluzik gelditu zarielako? Berak ia ia! ð;Â;Ÿ¤ª #barratikkalera#jaiak#bilbo#euskaraz#euskalherria#tiktok#juergaâ;Â;™¬ sonido original - Barratik Kalera

Irulegiko Eskua 2022ko zerrenda guztietan dago, baita memeenean ere. Aurkikuntzak nabarmen eragin zuen txiolari anitzen sormenean, eta BERRIAk albiste batean bildu zituen meme horiek. Hona hemen horietako batzuk:

Memeak, baina, ez dira besta giroan edo aurkikuntza historikoetatik bakarrik sortzen: kronika berezi bat nahikoa da euskaldunak irriz lehertzeko. Orain dela hilabete bat, ume batzuk beren herriko pilotalekuan entzerratuta gelditu ziren, eta arazoa konpontzeko bururatu zitzaien ideia hoberena zera izan zen, Tiktok sare sozialean partekatzea gertatutakoa. Patxadaz kontatu zuen mutil gazteak ez zutela nola irten eraikinetik, baina jatekoa erosia zutenez, lasai aski zeudela. Gaztearen kontakizun xelebreak arrakasta handia izan zuen sare sozialeko erabiltzaileen artean, eta ehunka ikustaldi izan zituen bideoak.

@iraitz_fach

â;Â;™¬ sonido original - iraitz_fach

«Hatu anasa», oraindik meme anitz daude-eta aipatzeko. Horietako batzuk dira, hain zuzen ere, Enekoach meditazio irakaslearen bideoak. Antton Telleriak sortutako pertsonaia bat da, zeinak erlaxatzeko bideoak egiten dituen, momentu baterako eta besterako egokituta. Joan den urtearen hasieran argitaratu zuen lehenbizikoa, eta bereziki arrakastatsua izan zen: Eguberrietako otorduetan tentsioa sortuz gero bete beharreko aholkuak.

Euskal Herriko Unibertsitatetik ere (EHU) meme anitz atera dira. Sareetan oihartzuna izan dute, adibidez, berriki zabaldutako bideo xelebre batzuek: dinosauroz mozorrotutako pertsona bat edo gehiago ageri dira EHUko zenbait fakultatetan, ikasgeletan barrena bueltaka edota xakean.

@dinoupv @upvehu #dino#dinosaurio#universidad#ajedrezâ;Â;™¬ sonido original - DinoUPV

Igel bat, arratoi bat eta asmatutako urtebetetze bat nahaste arraroa izan daiteke batzuendako; bertze zenbaitendako, ordea, irriz lehertzeko formula bikaina. Tiktok plataformaren erabiltzaile batek, formula hori erabiliz, bideo xelebre bat igo zuen 2021ean, baina joan den urtean egin zen ezaguna.

Meme horietako batzuk nahi gabe egin dira ezagun; bertze aunitz, berriz, propio sortu dituzte sare sozialetako erabiltzaileek. Horretarako, berriki sortutako Memeka.eus plataforma erabili zuten, non, memeak egiteaz gain, argitaratzeko aukera ere badagoen. Hona hemen plataformak berak gomendatzen dituen irudietako batzuk:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.