Hizkuntza eskubideak jomugan

Barakaldoko Udalak «kezka eta haserrea» azaldu du EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia dela eta

Adierazpen instituzional bat onartu du, EAJren eta EH Bilduren botoekin, eta bat egin du biharko elkarretaratzearekin. Elkarrekin Podemos-IUk kontra bozkatu du, eta PSE-EEk eta PPk ez dute parte hartu bozketan.

Barakaldoko kultur etxe bat. MONIKA DEL VALLE / FOKU
gotzon hermosilla
2023ko urtarrilaren 12a
16:09
Entzun

Barakaldoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzional bat onartu du EAEko Auzitegi Nagusiak zerbitzu publikoen azpikontraten inguruan emandako ebazpena dela eta, eta «kezka eta haserrea» agertu du, uste baitu horrelako erabakiek «euskararen eta normalizazioaren alde egindako lana alderantzikatu» dezaketela. Proposamena EAJren eta EH Bilduren botoekin onetsi da. Elkarrekin Podemos-IUk kontra bozkatu du, eta PSE-EEk eta PPk ez dute parte hartu bozketan.

Adierazpenean, udalak azaldu du EAEko herri administrazio orok baduela «zilegitasuna eta eskumena lanpostu publikoen hizkuntza eskakizunak eta derrigortasuna ezartzeko, herritarren hizkuntza eskubideak erdigunean jarrita».

Ikusi gehiago:Alfonso Rios: «Eskaera errealaren gainean ezarri behar dira hizkuntza eskakizunak»

Udalak uste du epaiak «kolokan» jar dezakeela «azken hamarkadetan EAEko sektore publikoan euskararen normalizazioan aurrera egiteko ezarritako esparru juridikoa, euskal gizartean eredugarria eta babes handikoa izan dena». Halaber, pentsatzen du «hainbat udalerrik eta herritarrek urteetan egindako lana hankaz gora» jar dezakeela.

Barakaldoko Udalak bat egin du herriko mugimendu euskaltzaleak antolatutako elkarretaratzearekin, eta parte hartzeko deia egin die herritar guztiei. Elkarretaratzea bihar izango da, ostiralarekin, Bide Onera plazan 19:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.