Denboralea

Bertan behera utzi dituzte Baiona eta Hendaia arteko trenak eta Baiona eta Donibane Garazi artekoak

Haizearengatik hartu dute neurria, eta TER konpainiak ez du ordezko zerbitzurik jarri

Baiona - Garazi trena. Garaziko geltokian, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
2023ko urtarrilaren 17a
08:24
Entzun

TER tren konpainiak gaur goizaldean ohartarazi duenez, tren zerbitzua bertan behera utzi dute Baiona eta Hendaia eta Baiona Donibane Garazi artean.

«Haize bortitza» espero dutela eta «segurtasun arrazoiengatik» hartu dute neurria, azaldu dutenez.

Erabiltzaileek galdetu diete zer garraio zerbitzu jarri duten trenak ordezkatzeko, eta halakorik ez dagoela erantzun diete. «Orduko 120 kilometroko ufadak espero ditugu, autobus konpainiak ere ez dira ibiliko, segurtasun neurri gisa».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.