Hemezortzi pertsona harrapatuta gelditu dira Mendiben, elurrarengatik

Harrapatuta geratutako guztiak onik atera dira, inor ez baitzegoen elur erauntsiaren erdian.

Zazpi ibilgailu gelditu dira harrapatuta: bost auto eta bi elurra kentzeko makina. JUANAN RUIZ/ FOKU
Isabel Jaurena.
2023ko urtarrilaren 20a
09:48
Entzun

Mendiben (Nafarroa Beherea) zazpi ibilgailu harrapatuta gelditu ziren elurretan atzo arratsaldean: bost auto eta elurra kentzeko bi makina. Orotara, hemezortzi lagun ziren. Elur erauntsi batek eta orduko 100 kilometro inguruko haize boladek eragin zuten ezbeharra.

18:00 aldera, erreskate zerbitzuek eta Donibane Garaziko jendarmeek Menbidera eraman zituzten harrapatuta zeuden hemezortzi lagunetatik hamabi. Haize bolada handien eraginez, ezin izan zuten helikopterorik erabili.

Olivier Blanchet Pirinio Atlantikoetako Errepide Departamentuko zuzendariak adierazi duenez, harrapatuta gelditu ziren guztiak onik atera dira, inor ez baitzen gelditu erauntsiaren erdian. Hala ere, horrelako eguraldiarekin herritarrak eta mendizaleak arretaz ibiltzeko eskatu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.