Albistea entzun

Zinema

Estibaliz Urresolaren '20.000 especies de abejas' Berlinaleko Sail Ofizialean lehiatuko da

Urrezko Hartza eskuratzeko lehian izango dira, halaber, Philippe Garrel, Christian Petzold, Angela Schanelec eta Margarethe von Trotta zinemagileen lan berriak, besteak beste.

Gariza Films, Inicia Films
Gariza Films, Inicia Films Estibaliz Urresolaren '20.000 especies de abejas' filmeko irudi bat. Tamaina handiagoan ikusi

Andoni Imaz -

2023ko urtarrilak 23

Iaz, Cannesko Kritikaren Astean estreinatu zuen Cuerdas film laburra Estibaliz Urresolak, eta hangoa du hilabeteetan pilatu dituen hamaika sarietan lehena. Aurten, Berlinaleko Sail Ofizialean aurkeztuko du bere lehen film luzea: 20.000 especies de abejas Euskal Herriko ekoizpena (Sirimiri Films, Gariza Films). Mariette Rissenbeek Berlinaleko zuzendari kudeatzaileak eta Carlo Chatrian zuzendari artistikoak gaur jakinarazi dute zein filmek parte hartuko duten Sail Ofizialean eta Encounters sailean. Otsailaren 16tik 26ra egingo dute Berlingo 73. Zinemaldia.

Philippe Garrelek Berlinaleko Sail Ofizialean aurkeztu zuen Le sel des larmes aurreko filma (2020), eta han izango da aurten ere, Le grand chariot lanarekin; segur aski, haren izenak izango du pisurik handiena gaur aipatutako guztien artean.

Nabarmentzeko modukoa da, bestalde, zinemagile alemaniarrek izango duten presentzia: Christoph Hochhauslerrek (Bis ans ende der nacht), Christian Petzoldek (Roter himmel), Angela Schanelecek (Music) eta Margarethe von Trottak (Ingeborg Bachmann - Reise in die wüste) parte hartuko dute Sail Ofizialean. Von Trottak, aspaldiko partez: 1983an Heller wahn aurkeztu zuenetik lehenengoz. Bachmann idazleari buruzko film bat egin du, Vicky Krieps protagonista duena (Phantom Thread, Bergman Island, Corsage).

Gainontzean, film hauek izango dira Sail Ofizialean: Giacomo Abbruzzeren Disco Boy, Lila Aylesen Totem, Emily Atefen Irgendwann werden wir uns alles erzählen, Joao Canijoren Mal viver, Rolf de Heerren Das überleben der freundlichkeit, Matt Johnsonen BlackBerry —munduko lehen smartphonearen arrakastari eta gainbeherari buruzkoa—, Nicolas Philiberten Sur l'addaman, Ivan Senen Limbo, Makoto Shinkairen Suzume —animaziozko film bat, urte askoan lehen aldiz—, Celine Songen Past Lives, John Trengoveren Manodrome eta Zhang Luren Bai ta zhi guang / The Shadowless Tower.

Dagoeneko esana zuten Rebecca Millerren She Came to Me filmak abiatuko duela zinemaldia. Kristen Stewart aktorea izango da epaimahai ofizialeko burua.

Hong, Encountersen

Encounters sailean, Lois Patiño zinemagile galiziarrak Samsara filma aurkeztuko du; Señor y Señora etxeak ekoitzi du, Patiñok Garbiñe Ortegarekin batera idatzi du gidoia, eta Xabier Erkizia arduratu da soinu edizioaz.

Sail Ofiziala bezalaxe, lehiaketa da Encounters ere, eta arrisku handiagoko filmak bildu ohi ditu, antolatzaileen arabera. Aurten «dimentsio politikoak» toki nabarmena du, Chatrianen hitzetan: «Ez hainbeste kontakizun bat errepikatzeko, baizik eta iragana auzitan jartzeko, ikuspuntu askotatik, eta galderak egiteko».

Ohikoa da Hong Sang-sook bere filmak Berlinalen estreinatzea, Sail Ofizialean nahiz beste sailetan. Aurten, Mul-an-e-seo / In Water lan berria programatu dute Encountersen. Joao Canijok Viver mal aurkeztuko du, Sail Ofizialeko Mal viver filmaren bikia edo ifrentzua, itxura batean.

Gainera, Bas Devosek Here filmarekin parte hartuko du sail horretan, eta Paul B. Preciadok Orlando, ma biographie politique-rekin, besteak beste.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Maialen Lujanbiok idatzi du liburuko testua, eta Arrate Rodriguezek ondu ditu ilustrazioak. Irudian, bi egileak, atzo, Donostian. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

'Traste arrunten barruan zuk zer ikusten duzu?' album ilustratua argitaratu dute

Miren Mujika Telleria

'Traste arrunten barruan zuk zer ikusten duzu?' album ilustratua argitaratu dute Maialen Lujanbiok eta Arrate Rodriguezek, Pamiela argitaletxeko Bagara sailean. Albumak Rosa Valverde artistaren lana ezagutaraztea du xede

Alena Baeva biolinista. ©ANDREJ GRILC

Beethovenen 'Bosgarren sinfonia' interpretatuko du Euskadiko Orkestrak

Erredakzioa

Dinis Sousak aurrenekoz zuzenduko du orkestra denboraldiko bosgarren programan. Hilaren 3tik 9ra izango dira kontzertuak
Joxean Fernandez, Maria Pilar Rodriguez, Isabel Herguera, Izaskun Arandia eta Bingen Zupiria, liburuaren aurkezpenean. ©Jagoba Manterola / Foku

'Euskal emakume zinemagileak' liburua plazaratu dute

Andoni Imaz

Euskal Herriko zinemagintzan «funtsezkoak» izan diren emakumezko zuzendariak ditu ardatz, eta Euskadiko Filmategiak eman du argitara. Maria Pilar Rodriguez ikertzaileak koordinatu du artikulu sorta.

Larunbatean hasiko da <em>Bizirik</em> lanaren aurkezpen bira, Donostiako Dabadaba aretoan. ©BENGO

Nork bere burua barkatu artean

Uxue Rey Gorraiz

Aitor Bengoetxea 'Bengo' musikariak lehenengo lan luzea eman du: 'Bizirik'. Zortzi kantu bildu ditu; hiru kolaborazio tartean. Larunbatean hasiko du kontzertu bira, Donostian.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.