Albistea entzun

Bi ekintzaile antimilitarista epaitu dituzte Bilbon, kuarteleko horman protesta bat egiteagatik

36 hilabeteko espetxealdia eta 9.000 euroko isuna eskatu du fiskalak, kuarteleko horman kalteak eragitea egotzita. Azpiegitura militarrak ekipamendu sozialetarako erabiltzea galdegin dute auzipetuek.

Protesta egin dute auzitegi aurrean.
Protesta egin dute auzitegi aurrean. Maite Asensio Lozano Tamaina handiagoan ikusi

Maite Asensio Lozano -

2023ko urtarrilak 24

KEM Bilboko talde antimilitaristako bi kide epaitu dituzte gaur, 2021eko abenduan egindako protesta baketsu batengatik. Espainiako Armadak Irala auzoan duen kuartela eraisten ari zirela antzeztu zuten; azpiegiturako hormetako batean kalteak eragitea leporatuta, fiskalak hamazortzi hilabeteko espetxe zigorra eta 4.500 euroko isuna galdegiten zuen du ekintzaile bakoitzarentzat, eta epaiketa amaitzean mantendu egin du zigor eskaera hori. «Garrantzi handiagoa ematen diete horma batean egindako kalteei, gerrateek sortutako kalteei baino; hori da larriena», salatu du, epaitegiaren atarian, Gorka Iturrino Gorostiaga auzipetuak.

Hain zuzen, epaiketa hasi aurretik, elkarretaratzea egin dute antimilitaristek, hainbat gizarte eragilek babestuta, Bota kuartela lelopean. Izen bereko kanpainaren barruan egin zuten Iralako protesta, Iturrinok gogora ekarri duenez: «Ekintza zuzen ez-biolento haren bidez salatu genuen gerrak halako eraikinetan hasten direla, eta eskatu genuen kuartel militarra botatzea eta haren lekua ekipamendu sozialetara bideratzea, auzotarren eta herritarron bizi baldintzak hobetzera».

Askotan egin dituzte halako protestak Iralako kuartelean, baina ez dira epaiketetara iritsi. Dena den, adierazi dute kanpainarekin aurrera jarraituko dutela. Izan ere, «NATOren exijentzien eta bestelako erabaki politikoen ondorioz», gastu militarra igotzen ari dela ekarri du gogora Eneko Elorriaga Astigarraga auzipetuak: «Aurten 48.000 milioi eurotik gorako aurrekontu bat izatea aurreikusten dute; hori diru sail sozialetatik kentzen da, bereziki osasungintzatik eta pentsioetatik. Horregatik segituko dugu azpiegitura militar guztiak eraisteko eskatzen».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Argia sariak jaso zituztenak, atzo, Usurbilgo Atxega jauregian. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Argia sariak, Azterketak Euskaraz-i eta Oihana Goirienari

Irati Urdalleta Lete

'Karpeta urdinak', Zugazart, '(Min)bizi' eta Euskal Mastodon komunitatea ere saritu dituzte
<em>Aita Mari</em> ontzia Pasaiako portuan (Gipuzkoa), 2020ko uztailean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

'Aita Mari' ontziari milioi bat euroko isuna jarri dio Espainiako Gobernuak

Isabel Jaurena Edurne Begiristain

Zigorrak lotura du 2020an Palermon gertatu ziren ekintza batzuekin. Itsas Salbamendu Humanitarioak alegazioak aurkeztuko ditu
 ©MARISOL RAMIREZ / @FOKU

Kontrol telematikoa hobetu beharra

Maite Asensio Lozano

Tratu txarrak ematen dituzten gizonei eskumuturreko telematikoa jartzea maizago eskatuko dute poliziek eta fiskalek, baina gailu horien nahi gabeko ondorioek kezka piztu dute eragileen eta biktima taldeen artean.
 ©BERRRIA / BERRIA

«Zergatik egon behar dut nik kontrolpean?»

M. Asensio Lozano

Manuelaren senar ohiak eskumuturrekoa darama. Gizonak maiz uzten du gailua kargatu gabe, eta, alarmak etengabe jotzearen ondorioz, antsietate arazoekin dabil emakumea.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.