Albistea entzun

Literatura

Otsailean egingo dute Lumafest jaialdia Donostian, bigarrenez

Zabalik dago mikrokontakizunak bidaltzeko epea. Otsailaren 9tik 11ra tailerrak eta hitzaldiak izango dira Koldo Mitxelena kulturunean.

Slawka Grabowska eta Amaia Garcia antolatzaileak, Mari Jose Telleria Gipuzkoako Kultura diputatua eta Olatz Osa Elkar argitaletxeko zuzendaria, gaur goizean, jaialdiaren aurkezpenean.
Slawka Grabowska eta Amaia Garcia antolatzaileak, Mari Jose Telleria Gipuzkoako Kultura diputatua eta Olatz Osa Elkar argitaletxeko zuzendaria, gaur goizean, jaialdiaren aurkezpenean. Jon Urbe / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Naroa Torralba Rodriguez -

2023ko urtarrilak 26

Bigarren urtez egingo dute Lumafest jaialdia Donostiako Koldo Mitxelena kulturuneko ganbaran, otsailean. Slawka Graboska eta Amaia Garcia aritu dira festibalaren bultzatzaile lanetan, eta, Graboskak azaldu duenez, «edizio hibrido analogikoa» errepikatuko dute, iazkoa hala izan baitzen eta erantzun ona eduki baitzuen.

Nazioarteko eta Euskal Herriko idazleek hitzaldiak emango dituzte otsailaren 9tik 11ra bitarte. «Baina badago berritasunik ere», azaldu du Graboskak: «Workshop erako tailerrak antolatu ditugu, hezkuntza komunitatearen inplikatzeko, ikasleek pentsamendu kritikoa gara dezaten, bai eta produkzio literarioa ere». Bigarren hezkuntzako ikasleentzako saioak izango dira.

Eleberri eta kontakizun garaikideak izenburupean Jasone Osorok eta Karlos Aretxabaletak elkarrizketa bat izango dute otsailaren 9an. Ostiralean, Elise Kovak fantasia gaitzat hartuta emango du hitzaldia. Idazle «bestsellerra» da, Graboskak aurkeztu duenez, eta hogei liburutik gora idatzi ditu. Programa larunbatean amaituko da. Poesiarako leihoa tailerra izango da 16:30ean. Leire Vargas idazleak emango du, eta gazteekin bat-bateko poesia lantzea izango du helburu. Ondoren, Victoria Alvarez idazle espainiarrak girotze historikoa izango du hizpide. Irakasle eta ikertzaile akademikoa da Alvarez, eta haren nobelek migrazio historikoa izan ohi dute ardatz.

Mikrokontakizunen lehiaketa

Irakurketa sustatzeaz gain, sorkuntza bultzatzeko asmoa du Lumafest jaialdiak, eta, horregatik, zabalik dago lehiaketarako testuak bidaltzeko epea, otsailaren 4ra arte. Sariketa 14 eta 21 urte bitarteko gazteentzako da, eta 240 karaktereko muga duten testu laburrak bidali beharko dituzte babesleku hitza ardatz hartuta.

Bi modalitate izango dira: euskarazkoa eta gaztelerazkoa. Lau liburu sorta emango dizkiete sarituei: bi, sail bakoitzeko. Idazle gonbidatuek hartuko dute parte irakurketan eta hautaketan, eta haiek banatuko dituzte sariak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Khontaira taldearen <em>Elurzuriren hiru heriotzak</em> obraren une bat. ©LORALDIA

Sagarrari hozkada, berriro ere

Olatz Enzunza Mallona

Khontaira taldeak 'Elurzuriren hiru heriotzak' lana aurkeztuko du gaur arratsaldean, Bilboko Azkuna zentroan. Musika, antzerkia eta dantza uztartuko ditu, eta 'lorazainei' espresuki eskainiko diete

Argazkilari bat, Lua Ribeiraren <em>Aristokratak</em> serieko bi argazkiri begira, Donostiako Artegunea aretoan ikusgai dagoen <em>Zeruratzea</em> erakusketan. ©GORKA RUBIO / FOKU

Bestelako narratiben atzetik

Ainhoa Sarasola

Lua Ribeira argazkilariak 'Zeruratzea' erakusketa jarri du ikusgai Donostiako Artegunean. Gizarte bazterketa abiapuntu duten bost argazki serie proiektu bakarrean harilkatu ditu

Paradisu Zinema musika bekaren aurkezpena, atzo, Eusko Ikaskuntzaren Baionako egoitzan. ©GUILLAUME FAUVEAU

Paradisu Zinema musika bekaren lehen aldian parte hartzeko epea zabalik da

Iraia Vieira Gil

Elkar argitaletxeak, EHZ jaialdiak eta Antxeta irratiak jarri dute martxan. Disko bat editatu eta kaleratzeko 10.000 euro jasoko ditu irabazleak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.