Negoziazio kolektiboa
Lehen bilera Gipuzkoako metalgintzan
Sindikatuek langileen erosahalmena bermatzeko adinako soldata igoerak nahi dituzte.

Aurreko ituna 2022arekin batera iraungi ostean, 30.000tik gora langile hartzen dituen Gipuzkoako metalgintzan lan hitzarmen berria negoziatzeko lehen bilera gaur egin dute sindikatuek eta patronalak.
ELAren helburua da «Gipuzkoako metalean sortzen den aberastasuna justuago banatzea», sindikatuak ikusten duelako fabriketan lan karga handia dela, esportazioak handitzen ari direla eta afiliazio markak hausten ari direla.
ELAk eratutako plataformak, besteak beste, igoerak nahi ditu soldatetan «soldata errealen erosteko ahalmena bermatzeko». Urteko lan jarduna 32 ordu murriztea nahi du baita malgutasuna murriztea, subrogazioa, ordutegien kontrol zorrotzagoa, eta genero berdintasuna lortzeko neurriak ere.
ELAk ordezkaritza handia (%48) du Gipuzkoako metalean. LAB da hurrengo sindikatua, ordezkaritzaren %36rekin, eta hurrenak CCOO (%12) eta UGT (%4).
LABek ere jarri du bere plataforma mahai gainean. Eta gaitzetsi egin du Adegik proposamenik ez egitea. «Ez du inongo proposamenik ekarri eta gainera, langileen aldarrikapenak gutxiesten saiatu da». Sindikatuaren arabera, patronala sindikatuen plataformak aztertzekotan geratu da.
CCOOk, berriz, KPI+%4,5eko soldata igoera nahi du hitzarmenaren indarraldi osorako, eta urteko jarduna 1.673 ordukoa izatea, lanaldi jarraituetan zein zatituetan.
Horrez gain, sektoreko kontrata guztien subrogazioa ere eskatzen du, baita errelebo kontratua ere, eta %100 osagarri bat lan-istripuetan, laneko gaixotasunetan eta laneko gaixotasunen azterketan.
Era berean, CCOOren arabera, «lehentasunezkotzat dute» hitzarmenean aurrerapausoa ematea berdintasun kontuetan, eta protokoloak ezarrtzea sexu jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren kontra, bai eta prebentzio protokoloa ere LGTBI kolektibokoen jazarpenaren kontra, dela orientazio sexualagatik, dela genero adierazpenagatik.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.