Albistea entzun

Espainiako Kopa

Kopako finalerdietarako sailkatzea lortu du Athleticek, beste behin

Zuri-gorriak 1-3 nagusitu dira Mestallan. Partida osoa jokatu gabe, baina lanari etekina aterata lortu du Athleticek finalerdietarako sailkatzea, laugarren urtez jarraian.

Mikel Vesga penaltiz gauzatutako gola ospatzen, zuri-gorrien hirugarrena
Mikel Vesga penaltiz gauzatutako gola ospatzen, zuri-gorrien hirugarrena Biel Aliño / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Beñat Mujika Telleria -

2023ko urtarrilak 26

Iragan sasoian finaletik kanpo utzi zuen Valentziak Athletic, eta oraingoan Athletic izan da Valentzia kaleratu duena. Bi aldiz aurreratu dira lehen zatian zuri-gorriak, eta bigarrenean lasaitasunaren gola sartu du Mikel Vesgak, 1-3 irabazteko. Gennaro Gattusoren taldeak oso arrisku gutxi eraman du Julen Agirrezabalaren atera, eta zaleek txistu artean agurtu dituzte etxeko jokalariak.

Lehen zatiaren amaiera eroak markatu du partida. Lehen ordu erdian oso gauza gutxi ikusi da Mestallan. Hasieratik nabari zen gauza garrantzitsuak zeudela jokoan, eta, finalerdietan egoteko aukera galtzearen beldurrez, tentu handiz aritu dira bi taldeak. Partida fisikoa proposatu dute bi taldeek, eta bi areetatik oso urrun aritu dira lehen ordu erdian. Neurketako lehen aukeran, ordea, iritsi da gola. Ander Herreraren erdiraketa bat Iñaki Williamsi iritsi zaio, eta, buruz, Muniaini aukera bikaina utzi dio atezainaren aurrean. Kapitainak ez du barkatu, eta sareetara bidali du baloia; 0-1 35.minutuan.

Valentzia zer egin jakin ezinda gelditu da golaren ostean, eta Athleticek presioa gorago eta gogorrago egiteko baliatu du. Zaleen purrustadek etxekoen urduritasuna areagotu dute, eta Valverderenek berehala antzeman dute hori. Baina Valentzia okerren zegoen unean iritsi da berdinketaren gola. Mouctar Diakhabyk jokaldi bikaina egin du hegaletik, eta haren erdiraketa De Marcosek sartu du bere atean: 1-1 44. minutuan. Atsedenaldira iristekoa zen neurketa, baina hurrengo jokaldian, lehen zatiko azken hasperenean, 1-2koa egin du Nico Williamsek. Valentziako atzelariak begira gelditu dira, geldirik, eta Alex Berenguerren eta Williams anaien oinetatik igaro da baloia area barruan. Anaiaren pasea ederki baliatu du Nicok atsedenaldira aurretik joateko.

Etxekoen susperraldirik ez
Urteak dira Valentziak une gozoak atzean utzi zituela. Peter Lim iritsi zenetik, noraezean dabil proiektua, eta sasoi honetan ere hala izango dela dirudi. Bigarren zatira atzetik joanagatik, nolabaiteko susperraldi bat espero zen, etxean jokatzea abantaila bikaina baita horrelako kanporaketetan, baina Gattusoren taldeak ez du jakin Athletici min egiten. Jaurtiketa bakarra egin dute Agirrezabalaren atera, eta arriskurik gabea gainera.

Athleticek ez du partida osoa jokatu, baina bere lanari etekina atera dio. Bigarren zatian bizpahiru aukera izan dituzte zuri-gorriek hirugarrena sartzeko, eta azkenerako lortu dute; penaltiz. VAR-aren laguntzaz, Nico Williamsi egindako penaltia adierazi du epaileak bigarren zatiko ordu erdia beteta zegoenean, eta Vesgak hartu du Giorgi Mamardaxviliren atea zulatzeko ardura: 1-3, 76. minutuan.

Gauzak horrela, astelehenean Madrilen egingo den zozketan egongo da Athletic, aurrez Osasunak lortu bezala. Laugarren urtez jarraian izango dira zuri-gorriak bertan; 2019-2020an, Gaizka Garitanorekin; 2020-2021ean eta 2021-2022an, Marcelino Garcia Toralekin; eta, orain, Ernesto Valverderekin. Aurreko hiruretatik bitan lortu du Athleticek finalerako sailkatzea, baina biak galdu zituen, Realaren eta Bartzelonaren aurka.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jose Javier Zabaleta, Aitor Elordi, Martin Alustiza, Unai Laso eta Ander Imaz, atzoko pilota aukeraketan. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Dena prest daukate finalerako

Joxerra Senar

Elordi eta Zabaleta, eta Laso eta Imaz pozik geratu dira igandeko finalerako hautatutako hiru pilotekin. Nafarroa Arenan pilota biziak azkar higatzen direla eta defentsa lanak zailtzen direla azaldu dute
 ©RAUL BOGAJO / FOKU

«Beharbada hau da ordainsaria laster goian egoteko berriz»

Ainara Arratibel Gascon

Hamasei denboraldi daramatza talde zuri-gorrian Diezek, eta onartu du orain arteko «gogorrena» izaten ari dela. Argi du hurrengo hiru partidak gako izango direla jaisteko postuetatik erabat aldendu ahal izateko.
 ©JAVIER BELVER / EFE

Nahi bai, baina ezin

Beñat Mujika Telleria

Araskik galdu egin du Zaragozaren aurka, eta Espainiako Kopatik kanporatu du etxeko taldeak. Hasieratik nagusitu da Zaragoza
Osasunaren eta Mallorcaren arteko joaneko partidako argazkia. ©I. URIZ / FOKU

Etenalditik Mallorcara, San Mamesera joan aurretik

Berria

Osasunak asteartean jokatuko ditu Kopako finalerdiak, baina lehenbizi Mallorcaren aurka jokatuko du gaur.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...