Albistea entzun

Galdakaoko Udalak demandatu gisa aurkeztea erabaki du Usansoloko auzian

Bizkaiko Batzar Nagusiek lurraldeko 113. udal gisa onartu zuten Usansolo, galdeketaren ostean, eta estatuko abokatutzak helegitea aurkeztu zuen. Galdakaoko Udalak demandatu gisa aurkeztea erabaki du, prozesu honetan egindako bidea defendatzeko.

Bizkaiko Batzar Nagusietan Usansoloren desanexioa bozkatu zen momentuan
Bizkaiko Batzar Nagusietan Usansoloren desanexioa bozkatu zen momentuan Marisol Ramirez/ FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko urtarrilak 27

Estatuko abokatutzak jarritako helegiteari erantzutea erabaki du Galdakaoko Udalak. Atzo ilunabarrean egindako osoko bilkuran erabaki zuen demandatu gisa prozedura judizialean aurkeztea, udalak prozesu honetan egindako bidea defendatzeko. EH Bildu, Auzoak, Usansolo Herria, Podemos eta EAJren aldeko 18 boto izan zituen proposamenak, eta hiru abstentzio: PSE-EErena eta atxiki gabeko zinegotziarena.

Iragan martxoan, herri galdeketa egin zuten Usansolon, Galdakaotik bereizi eta Bizkaiko 113. udal izan nahi zuten ebazteko. «Nahi al duzu Usansolo udalerri independente gisa eratzea?». Galdera horri baiezkoa erantzun zioten %81,54k, herritarren %63k parte hartuta. Bizkaiko Batzar Nagusietan berretsi zuen erabakia, eta lurraldeko 113. udalerri gisa onartu zuen. Estatuko abokatutzak helegitea jarri zion erabaki horri; legearen arabera, herri gisa eratzeko 5.000 biztanle behar ditu, besteak beste, eta Usansolo ez da iristen. Bizkaiko Batzar Nagusiek, ordea, defendatu zuten eskumena ez dela Espainiarena, eta, horrenbestez, Espainiako legeria aplikatu beharrean, foru araua dela aintzat hartu beharrekoa. Foru arau horren arabera, 2.500 biztanle izatea nahikoa da udalerri berria eratu ahal izateko.

Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak uste du udala behartuta zegoela bere burua alde interesatu moduan aurkeztera, «zilegi» baitira bai Galdakaoko osoko bilkurak eta bai Bizkaiko Batzar Nagusiek hartutako erabakiak. «Bizkaiko Batzar Nagusien erabakiaren aurka egin da zuzenean, baina Galdakaoko Udalak ere eman zuen bere iritzia bide horretan, eta, beraz, osoko bilkuraren kontrako helegitea ere bada». Horregatik, «zentzuzkoa» da atzo osoko bilkurak hartutako erabakia, dioenez. Gainera, azpimarratu du jarrera aldaketa izan dela EAJn eta geroz eta «jende gehiago» batu dela «foru arauaren defentsan». Izan ere, gogoratu du bere garaian EAJko zinegotziek abstentzioa eman ziotela prozesua batzar nagusietara eramateko erabakiari. Atzoko osoko bilkuran, berriz, aldeko botoa eman zuten.

Abokatuaren idatziaren aurrean epaileak zer esango duen itxarotea, besterik egiterik ez dute orain, Hernandok dioenez. Foru araua errespetatzearen aldekoa, hala ere, ez da udala bakarrik, eta balioa eman dio horri: «Lau alde gaude hemen: aldundia, batzar nagusiak, udala eta Usansolo Herria. Beraz, uste dut foru arauaren defentsa horretan lau alde egotea guztiz zilegi dela».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ane Miren Barrenetxea, Irantzu Benito, Irati Marco, Itziar Arrizabalaga eta Patxi Uranga. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

DISTANTZIAK ZAILDUTAKO BIZITZAK

Iñaki Petxarroman Olatz Artola Lara Madinabeitia Nagore Arin

Batera edo bestera, denei eragin die euskal preso politikoen aurka 1980ko hamarkadaren amaieran Espainiako Gobernuak martxan jarritako sakabanaketa politikak. Iraganeko zauriez eta etorkizuneko esperantzaz mintzatu dira, urruntze politika amaitutzat eman berri den honetan.
Mendi martxan parte hartu zuten kideak, atzo, Villabona-Amasan egindako kalejiran. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Pozak blaitutako aldarria

Iosu Alberdi

Sare Herritarrak antolatuta, Etxera Eguna ospatu dute Villabona-Amasan. Aldarrikapenei sakabanaketaren amaierak eragindako «poza» batu zaie ekitaldian.
Iñigo Urkullu lehendakaria Joseba Azkarraga Sareko ordezkariarekin, bilera batean. ©JUANAN RUIZ / FOKU

Jaurlaritza: «Sakabanaketaren amaiera kapitulu baten itxiera da»

Javi West Larrañaga

Bingen Zupiria Jaurlaritzaren bozeramailearen esanetan, «behar-beharrezkoa» zen sakabanaketa amaitzea elkarbizitzarako
Gradu erregresioen aurkako mobilizazio bat, urtarrilean. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Kontsentsuak traben kontra

Iosu Alberdi

Espainian kartzelatuta zeuden euskal presoen Euskal Herriratze prozesua amaituta, haiengan eragina duten gainerako salbuespen politikak eteteko lanean jarraitu nahi du Sare Herritarrak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.