Albistea entzun

TELEBISTA

TV3ek Manel Vidal umorista kaleratu du, PSC svastika batekin lotzeagatik

TV3eko zuzendariak Zona Franca saioa egiten duen ekoiztetxearekin batera hartu du erabakia. TV3eko Programetako Kontseilu Profesionalak kaleratzea salatu du, eta aurrekari bat sortu dela kritikatu.

Manel Vidal, astearteko saioan
Manel Vidal, astearteko saioan Berria Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2023ko urtarrilak 27

Umorearen mugak eta marra gorriak eztabaidagai dira berriz ere. Egunotan, Katalunian dago auzi hori mahai gainean, TV3ek Manel Vidal gidoilari eta umorista Zona Franca saiotik kaleratu eta gero. Astearte gauean Vidalek izan zuen parte hartzean dago kaleratzearen arrazoia: umore saioko kolaboratzaileak grafiko bat aurkeztu zuen, ezker-eskuin ideologia bereizteko ohiko ardatzarekin. Gero, PSC alderdiko boto emaileak aipatu zituen, eta hurrengo grafikoan svastika handi baten tokian jarri zituen. Kataluniako telebista publikoak bere webgunetik kendu du saio hori, baina pasartea Interneteko sare sozialetan zabaldu da.

TV3eko zuzendari Sigfrid Grasek esan du berak erabaki duela Vidal kaleratzea, eta programa egiten duen Atomic Beat Media ekoiztetxearekin adostu duela erabakia. RAC1 irratian mintzatu da Gras gaiari buruz, baita Kataluniako Parlamentuan ere. «Telebista publiko batean, denak ez du balio. Esketxak ez zion erreferentzia egiten indar politiko bati, boto emaileei baizik», adierazi du Grasek. Nabarmendu du ekoiztetxearekin itun bat egin zuela TV3ek, late night-eko saio horretan «transgresioa» egiteko, baina muga batzuen barruan. «Esketxak mugak gainditu zituen, eta ezin da halakorik berriz gertatu».

Vidal ez da Zona Franca-n gehiago aterako, baina ez da izango saio horretako aldaketa bakarra. TV3eko zuzendariak iragarri duenez, datorren astetik aurrera ez da gehiago entzungo Joel Diez aurkezlearen hasierako agurra: «Puta nit i bona Espanya» (Gau puta eta Espainia on). «Inork ez digu eskatu aldatzeko, baina txantxa horrek bere bidea egin du», gaineratu du Grasek. Kontua da esaldi horren kontrako mezu bortitzak izan direla sare sozialetan, eta bi garagardo enpresak programa babesteari utzi diotela horregatik.

Kataluniako Parlamentuan soilik CUPeko ordezkari Xavier Pellicerrek egin du Vidal umoristaren defentsa: «Oker larria da Vidalen kolaborazioa etetea eta ez uztea gehiago parte hartzen. Ez dakigu lotura ote duen korporazioko aulkiekin edo PSC inplikatuko duen aurrekontuen akordioarekin». Sare sozialetan, CUPeko Eulalia Reguantek ere helarazi dio babesa Vidali.

Saioetako langileen kritika
TV3eko Programetako Kontseilu Profesionalak, berriz, ohar bat argitaratu du Vidalen kaleratzea salatzeko: «Atsekabetuta eta etsita gaude TV3eko zuzendaritzak hartu duen erabakiarekin». Zona Franca programaren defentsa egin du langileak ordezkatzen dituen kontseilu horrek: «Programa ausarta eta beharrezkoa da, eta zuzentasun politikoaren mugak gainditzen ditu. Ezerosoa izateko sortu zen, eta ezeroso izan beharko luke aurrerantzean ere». Kontseiluak ohartarazi du saioa zenbait erasoren jomuga izan dela azkeneko asteetan. Eta TV3i zera eskatu dio: «Kate publikoak adierazpen askatasuna babestu behar du, Zona Franca-ren pareko saioekin. TV3ek hartu duen erabakiak aurrekari bat ezartzen du, eta eskatu nahi dugu programako lantaldearengan konfiantza dutela berresteko».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Urmugako antolatzaileak, babesleak eta musikariak, atzo Donostian egindako aurkezpenean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Urmuga, haria blaitzeko prest

Ane Insausti Barandiaran

Uztailaren 12tik 30era egingo dute Urmuga mendi ibilbide musikatua. Gutxi gorabehera, 50 musikarik eta taldek parte hartuko dute. BERRIAk babestuko du, eta modu berezian jorratuko du.
Erle beltza, <em>Apis mellifera mellifera nigrotorax</em>. ©BERRIA

Nekazaritzatik aldenduta, hobeki

Iker Tubia

Gune naturaletako erlauntzen eta beren erleen mikrobiota hobea da nekazaritza eremuetakoa baino, EHUko ikerlari batzuek argitu dutenez. Erleei kalte handia egiten dien barroari aurre egiteko ikerketa abiatu dute.
Ioar Aizpurua, Ataun irratiaren sortzailea, irratiko estudioan. ©IOAR AIZPURUA

Handituz joan den irratia

Amaia Jimenez Larrea

Hamar urte bete ditu Ataun irratiak. Gaztetxo batek sortu zuen irratia 11 urte zituela, bere bi zaletasun batuz: irratigintza eta informatika. Gaur egun hamar bat pertsonako lantaldea du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.