Albistea entzun

KPI-a

Inflazioak %5,8ra egin du gora urtarrilean

Erregaiak garestitu izanak handitu du batez ere inflazioa, nahiz eta oinarrizko elikagaien prezioek behera egin duten, BEZaren jaitsieragatik.

Gasteizko Eroski supermerkatuko irudi bat.
Gasteizko Eroski supermerkatuko irudi bat. Jaizki Fontaneda / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iñaut Matauko Rada -

2023ko urtarrilak 30 13:21

Urte hasierarekin, kontsumorako prezioen indizeak 0,1 puntu egin du gora Espainian, eta %5,8ra iritsi da. INE Espainiako Estatistika Institutuak KPIaren datu aurreratua ematen du hilabete bakoitzaren amaieran, eta, azken hilabeteetako jaitsieraren ostean, gora egin dute berriro prezioek.

Bestalde, azpiko KPIa ere %7,5era igo da; 1986tik altuena. Elikagaien eta energia produktuen prezioak kontuan hartu gabe kalkulatzen da adierazle hori; izan ere, prezio aldakorrenak dituzten erosgaiak dira, eta KPIa horiek kontuan hartu gabe kalkulatzeak luzera begirako joera egonkorragoa erakusten du.

Azken bost hilabeteetan, behera egin du KPIak, baina urtea hastearekin batera gora egin du berriro. 2021 amaieran eta 2022 hasieran erregaien prezioak asko handitu ziren, eta horri aurre egiteko Espainiako Gobernuak litroko 20 zentimoko deskontua ezarri zuen, abenduaren 31ra arte. Ordutik, garraiolariek dute bakarrik deskontua, eta autoaren depositoa betetzea garestitu izanak eragin du batez ere inflazioa igotzea, INEren arabera.

Hala ere, elikagaien prezioek behera egin dute azken hilabetean, Espainiako Gobernuak oinarrizko elikagaiei BEZa kendu baitie, eta olioari eta pastari %10etik %5era jaitsi die. Hilabete hasieratik hona prezioak ez dira asko aldatu; platanoak, oliba olioa eta ekilore olioa, adibidez, merkeago daude orain.

Irailetik abendura, behera egin du KPIak Hego Euskal Herrian: irailean %6,4tik %6,6ra egin zuen gora, baina urrian %6,4ra itzuli zen. Azaroan %6,2ra jaitsi zen, eta abenduan, berriz, %5,6ra.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nupes ezkerreko koalizioko diputatuak gobernuaren eta haren errtretaren erreformaren aurkako kartelekin, atzo, Frantziako Asanblean. ©TERESA SUAREZ / EFE

Erretreten erreforma onartuta geratu da, Frantziako Gobernuak zentsura mozioa doi-doi gainditu ostean

Iker Aranburu

Erreforma geratzeko azken saioak huts egin du, baina gehiago ahuldu du Frantziako Gobernuaren kapital politikoa.

Grebalariak Mardyck-eko erregai biltegia blokeatzen, iragan astean. ©Teresa Suarez / Efe

Findegietako langileen greba erregai eskasia zabaltzen ari da Frantzian

Iker Aranburu

Ipar Euskal Herrian oraindik ez da arazo handirik. Frantziako Gobernuak lan egitera behartu ditu Marseilla ondoko petrolio biltegi bateko langileak.

BM supermerkatu bat, artxiboko irudian. ©Andoni Canellada / FOKU

Inflazioak eragindako kontsumo-ohituren aldaketei aurre egin diela dio Uvescok

Iñaut Matauko Rada

Inflazioak baldintzatutako urtean %5,3 handitu ditu salmentak supermerkatuen taldeak, eta 986 milioi euro fakturatu ditu. Prezioen murrizketak balio-katearen puntu guztientzat jasangarriak izan behar direla uste dute.

Volkswagenen erakustokia Bruselako auto azokan. ©STEPHANIE LECOCQ / EFE

Auto salmentak %11,5 ugaritu dira aurten Europan

Imanol Magro Eizmendi

Osagaien krisiak eragindako inbutua arintzen ari da, eta zazpigarren hilabetez jarraian egin dute gora salmentek. Espainian eta Italian izan da gorakadarik handiena.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.