Albistea entzun

Salaketa

«Arrazakeria» salatu dute Arrigorriagan gazteen mailako futbol partida batean gertatutakoarengatik

Haur sikh bati buruko zapia kenarazi nahi izan dio epaileak, eta Federazioak 300 euroko isuna jarri dio taldeari

Haurren futbol partida bat.
Haurren futbol partida bat. Maialen Andres / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2023ko urtarrilak 30 09:00

Ecuador Etxeak, kulturarteko harremanetan lan egiten duen elkarteak, «arrazakeriaren adibide penagarri» gisa gaitzetsi du urtarrilaren 21ean gazteen mailako partida batean gertaturikoa. Arrigorriagako (Bizkaia) Padura futbol zelaian jokatzen ari ziren partida, elkarteak kontatu duenez, eta, bigarren zatiaren hasieran, epaileak jokoa gelditu zuen, jokalari bati «txanoa» kentzeko eskatzeko.

Ez zen txano bat, ordea, baizik eta patka bat, hau da, sikh erlijioaren jarraitzaileek eraman behar duten zapia, burua estaltzeko. Helduek dastar edo pagh izenekoa daramate, eta haurrek horren bertsio txikiago bat. Helduek ere eraman dezakete patka turbantearen azpian, lo egiteko orduan, edo kirola egiteko.

Haur sikh bat, 'patka' buruan / ShikiWiki

Zigorturiko jokalariaren taldekideak saiatu ziren epaileari azaltzen zer zen gazteak zeramana. Ecuador Etxearen kontakizunaren arabera, azaldu zioten jokalariak beti eramaten duela oihal hori, eta lau urte daramala horrekin futbol partidak jokatzen. Azken bi urteetan federaturik aritu dela, gainera, eta inoiz ez diotela eragozpenik jarri.

Epaileak, ordea, Nazioarteko Futbol Federazioaren arau bat erabili zuen argudiatzeko zelaian ezin dela erabili txanorik. Joko arauak ezartzen dituen Futbolaren Nazioarteko Elkartearen Batzordeak, ordea, 2014. urtean onartu zuen futbolariek badutela burua estalita eramaterik, babes horiek oihal bigunekin eginak badaude, eta beste jokalarientzat arriskutsuak ez badira.

Haatik, taldeak helegitea jarri zion epailearen erabakiari Euskadiko Futbol Federakundearen aurrean, baina hark ontzat eman du zigorra. Horrez gain, taldeari partida 3-0 galdutzat ematea erabaki du, hiru puntu kentzea sailkapenean, eta 300 euroko isuna ezartzea.

Normaltasuna nazioartean

Patka-rekin jokatzea erabat normala da Europako beste hainbat txapelketatan. Gainera, buruko oihala babestuta dagoela erakutsi du joan zen astean Ingalaterran gertaturikoak. Erdi profesionaletako ligan jokatzen duen Langford FC taldeko Charan Singh BasraI jokalari sikha kanporatu egin zuen epaile batek, hark kontra egin ziolako partidan bere patka ukitu zuen beste taldeko jokalari bati. Bigarren txartel horia erakutsi zion epaileak, eta aldageletara bidali zuen.

Erabakiak haserrea eragin zuen zaleen artean, eta Futbol Elkarteak protesta oldea jaso zituen. Horren eraginez, elkarteak arauak zehaztu zituen joan zen astean bertan, eta aurrerantzean txartel gorria jaso dezake jokalari baten buruko estalki erlijiosoa «apropos edo modu txarrean ukitzen» duen futbolari batek, «eraso» gisa hartuko delako.

Quebeceko Futbol Federazioak duela hamar urte kendu zien debekua patka eta turbanteei zelaietan.

Sikhismoa Indiako Punjab eskualdean sortu zen, XV. mendean, eta, gaur, munduko erlijiorik handienetan bosgarrena da, 25-30 milioi sinestun dituelarik.

Sikhek debekaturik dute ilea moztea, eta patka edo turbantea erabiltzen dute mataza biltzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Erabilera da orain benetan indartu behar dugun esparrua»

Arantxa Iraola

UEMA handitzen ikusi du Lazkanok han kargua hartu zuenetik, harro: gainditzear dute ehun herriren langa. Kontrara, datuek erakusten dute, eta kaleetan ere sentitzen da, hiztun komunitateen trinkotasun galera.
Aralarren elkartu ziren hainbat lagun, gasbidearen aurka. ©ARALAR ZAINDU DEZAGUN

Makinak martxan ez jartzeko

Edurne Elizondo

Aralar Zaindu Dezagun plataformak manifestaziora deitu du Lekunberrin (Nafarroa), Nedgya enpresak Aralarko Babes Bereziko Eremuan egin nahi duen gasbide proiektua salatzeko.

Gurutze Gorria izurdearen gorpua uretatik ateratzen, atzo, Getariako (Gipuzkoa) Malkorbe hondartzan. ©Gipuzkoako Gurutze Gorria

Izurde bat hilda topatu dute Getarian

Berria

Bi metro inguru neurtzen zituen, eta ikertu egingo dituzte heriotzaren zergatiak.

Kalera jo zuten herritar ugarik Bilbon, arrazakeria, xenofobia eta ijitoen aurkako diskriminazioa salatzeko. ©M. DEL VALLE / FOKU

Erakundeen arrazakeria «egiturazkoa» dela salatu dute

Joxerra Senar - Javi West Larrañaga

Kalera atera dira ehunka lagun «politika publiko arrazisten» aurka egiteko, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...