Albistea entzun

Lan istripua

Langile bat hil da Donostian, eraikin batetik erorita

Eraberritzen ari diren etxe bateko barruko patiora jausi da, oso goitik

Langilearen gorpua ateratzen.
Langilearen gorpua ateratzen. Juan Herrero / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Iztueta Olano -

2023ko urtarrilak 31

Gipuzkoako hiriburuko Bilbo plaza ondoan eraberritzen ari diren etxe batetik erorita, gizon bat hil zen atzo, telekomunikazio lanetan zebilela.

Ezbeharra Prim kaleko 12. zenbakiko eraikinaren barruan izan zen. Patiora erori zen langilea, baina zer gertatu zen ikertzen ari dira oraindik. Suhiltzaileek eman zuten haren heriotzaren berri, eta 32 urte zituen.

ELAren arabera, dagoeneko bost dira aurten lan istripuen ondorioz Hego Euskal Herrian hil diren langileak. Horietako bi Gipuzkoan hil dira. Horiek hala, eraikuntza sektoreko langileek pairatzen dituzten lan baldintza «kaskarrak» salatu zituen ELA sindikatuak atzo, argitaratutako prentsa oharrean.

Azpimarratu zuten lan istripuak ez direla «fenomeno naturalak», baizik eta enpresaren «etekin ekonomikoak» langilearen lan eta bizi baldintzen aurretik jartzearen ondorioa. Adierazi zuten ezen, enpresen «betegabetzeak behar bezala» kontrolatzeko, Osalanen eta lan ikuskaritzen langile taldeak bikoiztu behar lituzketela, «kolapsatuta» daudelako.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Parisko kaleak zaborrez beteta, biltzaileak greban baitaude pentsioen erreformaren aurka. ©CHRISTOPHE PETIT TESON / EFE

Findegietako langileen greba dela eta, erregai falta hedatzen ari da Frantzian

Iker Aranburu

Parisko gobernuak Polizia bidali du Bretainiako eta Proventzako gasolio eta ezantza biltegiak desblokeatzera. Erretretaren erreformaren aurkako bederatzigarren protesta eguna izango da bihar

Uvescok aurre egin dio inflazioak kontsumo ohituretan izandako eraginari

Uvescok aurre egin dio inflazioak kontsumo ohituretan izandako eraginari

Iñaut Matauko Rada

Iaz 986 milioi euro fakturatu zituen, %5,3 gehiago. Esan dute prezioen apaltzeek onargarriak izan behar dutela balio katearen atal guztientzat

Von der Leyen eta Scholz hilaren hasieran elkartu ziren Berlinen negoziatzeko. ©HANNIBAL HANSCHKE/EFE

Erregai sintetikoak darabiltzaten autoak saltzea baimenduko du Bruselak 2035etik aurrera ere

Aitor Biain

Alemaniaren eskaera onartzeko prest dago Europako Batzordea, trukean konbustio autoen debekuaren legea desblokeatzen badu.

Volkswagenen erakustokia Bruselako auto azokan. ©STEPHANIE LECOCQ / EFE

Auto salmentak %11,5 ugaritu dira aurten Europan

Imanol Magro Eizmendi

Osagaien krisiak eragindako inbutua arintzen ari da, eta zazpigarren hilabetez jarraian egin dute gora salmentek. Espainian eta Italian izan da gorakadarik handiena.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...