Albistea entzun

Epaitegiak «kolapsatuta», letraduen grebaren ondorioz

Hego Euskal Herriko letraduek astea bete dute gaur greba mugagabean. Soldatak igotzeko eskatu diote Espainiako Justizia Ministerioari.

Araban %70eko jarraipena izaten ari da greba, letradu elkarteen arabera.
Araban %70eko jarraipena izaten ari da greba, letradu elkarteen arabera. Juanan Ruiz / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Maite Asensio Lozano -

2023ko urtarrilak 31

Justizia administrazioko letraduen greba mugagabeak «kolapsatuta» dauzka Hego Euskal Herriko epaitegiak. Letraduek astea bete dute protestan, eta ohartarazi dute bulego judizialen funtzionamenduan atzerapen handiagoak gerta daitezkeela, lanuztea datozen egunotan ere luzatzen bada; zehazki, hilabete hasieran kudeatzen diren mantenu pentsioei, enbargoei, bermeei edota kalte ordainei lotuta, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 11 milioi euro blokeatuta gera daitezkeela kalkulatu dute deitzaileek; Nafarroan, ordainketak geldiarazi izanak milioi bat euro baino gehiago blokeatu du orain arte. Espainiako Justizia Ministerioari egotzi diote haien eskaerei ez entzutea.

Epaitegietan dokumentazio lanez arduratzen dira letraduak —garai bateko idazkari judizialak—; beraz, haien lanuzteek goitik behera eragiten dute egunerokoan: epaiketak, deklarazio hartzeak zein bestelako tramitazioak bertan behera geratzen ari dira egunotan, baita ezkontzak ere. Grebaren helburua da soldatak igotzea, lan baldintzak hobetzea eta «negoziazio kolektibo propioak» izatea; izan ere, letraduen elkarteen arabera, azken hamabost urteetan 600 funtzio gehiago ezarri dizkiete, baina lan horiek ez dute islarik izan sarietan.

Urtarrilaren 24an abiatu zuten greba, eta gaur, astea beteta, elkarretaratzeak egin dituzte Bilbon eta Iruñean, Justizia Jauregien aurrean. Adriana Obispo EAEko Justizia Administrazioaren Letraduen Batasun Progresistaren ordezkariak jakinarazi du 210 funtzionario daudela grebara deituta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta batez ere auzi zibiletan eragiten ari dela: joan den astean, gutxienez 200 epaiketa geratu ziren bertan behera. Haren arabera, Araban %70eko jarraipena izaten ari da lanuztea, Bizkaian %60koa, eta Gipuzkoan %30etik gorakoa. Atzo ere Obispok esan zuen epaitegiak «kolapsatuta» daudela.

«Bulego judizialak geldiarazita daude», berretsi dute gaur Iruñean. Nafarroan ere handia izaten ari da jarraipena, eta ministerioaren erantzunik ezean, datozen egunotan areagotzea espero dutea. Elkarretaratzean letraduek azaldu dutenez, «instrukzio epaitegi eta emakumeen aurkako indarkeriari buruzko auzitegi guztietan» babestu dute greba, eta gainontzekoetan sostengu handia lortu du gizarte eta merkataritza aretoetan batik bat. «Azken astean 200 epaiketa inguru geratu dira bertan behera, eta 500 pertsonari eragin die. 2.000 txosten baino geratu dira tramitatzeke».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nafarroan osasun publikoaren aldeko manifestazio sindikala, pasa den asteburuan, Iruñean / ©Jagoba Manterola / Foku

Bertan behera utzi dute Osasunbideko greba, LABek eta UGTk gobernuarekin akordioa lortuta

Ion Orzaiz

Osasun Departamentuaren azken eskaintzak beren aldarrikapenen «zati bat» bermatzen duela azaldu dute sindikatuek

Emakunderen aurtengo Martxoaren 8ko kanpainaren aurkezpena, Gasteizen ©Endika Portillo / Foku

Martxoaren 8a eta Azaroaren 25a jaiegun bilakatzeko aukera baztertu du Emakundek

Olatz Silva Rodrigo

Efemeride feministen zerrenda bat aurkeztu du, 2024an jaiegun bat ezartzeko. Momentuz, onespen gehien jaso duen eguna azaroaren 5a izan da. 1933ko egun horretan, emakumeek aurrenekoz bozkatu zuten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Zupiria, Aizpurua eta Dobaran, VII. Inkesta Soziolinguistikoa aurkezten, atzo, Donostian ©Jon Urbe / Foku

Euskaldunen erdiak baino gehiago eremu erdaldunetan bizi dira

Arantxa Iraola - Irati Urdalleta Lete

VII. Inkesta Soziolinguistikoa aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. Biztanleen %21,9k erabiltzen dute euskara erdara adina edo gehiago, 2016an baino 38.000 gehiagok. Gazteak aritzen dira gehien

Seaskako ikasleak, atzo, Bernat Etxepare lizeoaren aitzinean, Baionan. ©GUILLAUME FAUVEAU

Parisen «mespretxua» salatu du Seaskak, eta borrokan segituko dutela erran

Ekhi Erremundegi Beloki

Jorajuriak erran du brebeta euskaraz pasatzeko eskubidea «irabazi» dutela. Seaskako 120 ikaslek frantsesez eginen dituzte baxoko azterketak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...