Ikerketa

Nazioartean bilatzen ari dira Donostian «lapurturiko» umea

Foru aldundiaren tutoretzan ordu batzuk zeramatzala eraman zuten haurra. Ama biologikoak eraman zuela uste dute.

Maite Peña Gipuzkoako Gizarte Politikako diputatua, artxiboko irudi batean. BERRIA
2023ko otsailaren 1a
19:16
Entzun 00:00:0000:00:00

Gipuzkoako Aldundiak esan du tutoretzapean zuen hiru urteko haurra aurkitzeko agindua zabaldu dutela Schengen eremuan. Haren ama biologikoa eta umea eramaten ustez lagundu omen duen bikotekidea atzerrira joan direla uste du erakundeak.

Haurrak hiru urte dituela eta gurasoak magrebtarrak direla zabaldu dute hainbat hedabidek. Gipuzkoan «errorik ez dutela» adierazi du Gipuzkoako Aldundiko Gizarte Politiketarako diputatu Maite Peñak.

Azaldu duenez, joan zen ostiralean ebatzi zuten gizarte zerbitzuek haurra «babesgabe» zegoela. Baina egun eta erdi geroago, kalean heldu batek zainduta zegoela, «lapurtu» egin zuten. Peñak esan du baieztatuta dagoela ama biologikoak eta haren bikotekideak hartu zutela parte ekintza horretan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.