GKSko kide bat epaituko dute Pauen
Asteartean eginen diote epaiketa, Paueko Dei Auzitegian. Margoketak egitea leporatzen diote.

Ipar Euskal Herriko Gazte Koordinakunde Sozialistako kide bat epaituko dute asteartean, Paueko Dei Auzitegian. 2021eko udaberrian Zuberoan margoketak egin izana leporatzen diote. Mauleko jendarmeriak eramandako ikerketa baten ondorioa da gaztearen kontrako prozedura judiziala. Auzipetzea salatzeko, GKSk elkarretaratzea eginen du egun horretan, Baionako suprefeturaren aitzinean, 19:00etan, Lan politikoa egiteko baldintzak defendatu lelopean. Bestalde, elkartasun kutxa bat abiatu dute epaiketa gastuei buru egiteko.
Ez da GKSko kide horrek epaitegietara joan beharko duen aldi bakarra. Izan ere, 2016an Leioako (Bizkaia) campusean izandako istilu batzuen harira, beste epaiketa bat ere izanen du beste lau kiderekin batera. Orotara, 39 urte eta erdiko presondegi zigorra eskatzen dute auzipetuentzat. Auzi horren harira, atxilotu eta Martuteneko presondegian sartu zuten GKSko kidea joan den ekainean. Egun batzuetara aske gelditu zen.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.