Albistea entzun

Aske utzi dute Gabi Daraspe GKSko kidea

Ostegunean atxilotu zuten lapurtarra, eta berehala Martuteneko espetxean sartu zuten. Abokatuek jakinarazi dutenez, kondena eteteko eskaria onartu du epaileak, eta libre utzi dute.

Darasperen askatzea galdetzeko protesta, iragan ostiralean, Urruñan.
Darasperen askatzea galdetzeko protesta, iragan ostiralean, Urruñan. Bob Edme Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko ekainak 1

Gabi Daraspe GKSko kidea Martuteneko espetxetik atera da, arratsaldean. Gazte Koordinakunde Sozialistako kidea iragan ostegun gauean atxilotu zuten Itziarren (Gipuzkoa). Berehala, Martuteneko kartzelan (Donostia, Gipuzkoa) sartu zuen Ertzaintzak. Sei hilabeteko kondena zuen 2018tik, baina abokatuek eskaria jarri zuten atzo; goiz honetan, epaileak onartu du, eta aske utzi dute gazte lapurtarra. Defentsak BERRIAri adierazi dionez Daraspek sei hilabeteko kondena ukan zuen 2018an egindako epaiketa batean. 2016an Bilbon izandako ikasle greba baten harira desordena publikoa leporatu zioten. Orain, behin-behinean aske uztea onartu du epaileak.

Bestalde, Gedar hedabideak azaldu du gazteak bere kontrako bi auzi dituela irekiak oraindik, «jardun politikoarekin lotuta». Horiek horrela, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak erabaki du ostiralean antolatutako protesta mantentzea, «Darasperen absoluzioa eta amnistia osoa» aldarrikatzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

PSNk atea itxi dio Mañeru eremu mistoan sartzeari

Berria

Etzi bozkatuko dute proposamena parlamentuan. Alzorrizek esan du ez dela gaiaz «hitz egiteko garaia»
Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakaria eta Ramon Alzorriz, PSNko bozeramailea, Nafarroako Parlamentuan. ©JESUS DIGES / EFE

PSNk atea itxi dio Mañeru eremu mistoan sartzeari

Xabier Martin

Jakina zen Navarra Sumak ezezkoa emango ziola Euskararen Legea aldatzeko proposamenari, eta, orain, PSNk iragarri du harekin batera bozkatuko duela, Mañeru ez dadin sar eremu mistoan.

Odon Elorza, 2021eko urtarrilaren 22an egindako agerraldi batean. ©Gorka Rubio / Foku

Odon Elorzak dimisioa eman du diputatu gisa

Jon O. Urain

Donostiako alkate ohiak aitortu du PSOEko zuzendaritzarekin «desadostasunak» saihesteko hartu duela erabakia. 11 urte egin ditu Espainiako Kongresuan.

Onintze Oleaga eta Unai Urruzuno, otsailaren 11ko topaketa aurkezten. ©/ EH Bildu

EH Bilduk jardunaldi munizipalistak egingo ditu otsailaren 11n

Jon O. Urain

Bost erronkaren inguruan ariko dira, eta indar subiranistak saio horrekin abiatuko du udal hauteskundeetako kanpaina.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...