Albistea entzun

Palestina

Israelek 224 palestinar hil zituen iaz, tartean 53 adingabe

Goizaldean, Israelgo armadak Gazako hainbat eremu bonbardatu ditu. Ez da zauriturik egon.

Protesta bat Jeninen, Gazan, joan den ostiralean, Zisrdanian egindako sarekadak salatzeko. /
Protesta bat Jeninen, Gazan, joan den ostiralean, Zisrdanian egindako sarekadak salatzeko. / Mohammed Saber/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Elizegi Egilegor -

2023ko otsailak 2

Palestinako Osasun Ministerioak zabaldutako datuen arabera, Israelek 224 palestinar hil zituen iaz, horietatik 53 adin txikikoak. Horrez gain, 10.500 izan ziren segurtasun indarren oldarraldietan zauritutako palestinarrak, eta horietatik %38k bala zauriak zituzten gerritik gora. Aurten, eskuin muturra gobernura heldu zenetik, gogortu egin dira palestinarren aurkako operazioak, eta soilik urtarrilean 35 pertsona hil zituzten, tartean zibilak.

Bestalde, Israelgo armadaren gerra hegazkinek Gazako hainbat eremu bonbardatu dituzte goizaldean. Israelgo Gobernuko iturrien esanetan, aurrez Palestinatik jaurtitako suziriei erantzutea izan da erasoaldiaren helburua. Hamasek «gai kimikoak» gordetzeko eta «misilak egiteko» erabiltzen dituzten biltegiak suntsitu dituztela zabaldu dute armadako iturriek. Ez da zauriturik egon.

Bonbardaketaren ondoren, suziri gehiago jaurti dituzte Gazatik Israel aldera. Palestina Askatzeko Fronte Demokratikoak bere gain hartu du suzirien jaurtiketa, eta esan du Israelgo espetxeetan preso dauden palestinarren eskubide urraketei emandako erantzuna izan dela. Israelgo Barne ministro Itamar Ben-Gvirrek sare sozialetan zabaldutako mezu batean erantzun dio talde armatuari, eta ohartarazi du jarraitu egingo duela preso palestinarren «baldintzak gogortzen».

Giza eskubideen aldeko erakundeek maiz kritikatu dute Israelen espetxe politika, batez ere preso administratiboen auzian; izan ere, akusazioen berri izan gabe espetxeratzen dituzte horiek, eta aukera dute zigorra sei hilabetean behin berritzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JUAN CARLOS HIDALGO / EFE

«Marokorekin genuen krisi sakona gainditu dugu»

Ricard Gonzalez

Buruzagi sozialista ez da damu Mendebaldeko Sahararekiko jarrera aldatu izanaz, alderantziz baizik. Haren esanetan, «errespetuan» oinarritutako harremana nahi du Madrilek auzokoekin.

Ozeano Antartikoko ur fluxua %40 murriztu liteke 2050erako

Berria

Ikerketa baten arabera, ozeano sakoneko ur fluxuen geldotzeak «ondorio larriak» ditu mundu osoko kliman
Laura Borra JxCko presidentea, gaur, Kataluniako Parlamentuaren aurrean egin duen agerraldian. ©Quique Garcia, EFE

Borrasi lau urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dio Kataluniako Auzitegi Nagusiak

Gorka Berasategi Otamendi

Epaimahaiak eskatu du indultua emateko JxCko presidenteari, kartzela zigorra ez dezan bete. Hamahiru urteko inhabilitaziora ere kondenatu du.

Ekuadorko presidente Guillermo Lasso, Santo Domingon, Dominikar Errepublikan, joan den ostiralean. / ©Orlando Barria, EFE

Ekuadorko presidentea politikoki epaitzeko eskaria onartu du Konstituzionalak

Arantxa Elizegi Egilegor

Oposizioak gehiengoa du parlamentuan, eta, beraz, erraz lortuko lituzke zentsura mozio baterako behar dituen 92 botoak. Diru publikoa oker erabiltzea egozten diote presidenteari.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.