Albistea entzun

Osakidetza

Osasun Bidasoa plataformak herritarren arta bermatzeko neurriak eskatu dizkio Jaurlaritzari

Eusko Legebiltzarrak ez ditu aintzat hartu plataformaren eskariak, EAJk eta PSEk aurka bozkatuta.

Plataformako kideak, gaur, Eusko Legebiltzarrean
Plataformako kideak, gaur, Eusko Legebiltzarrean Osasun Bidasoa Tamaina handiagoan ikusi

Edurne Begiristain -

2023ko otsailak 2

Bidasoaldeko eta Nafarroako Bortzirietako berrogei elkarte biltzen dituen Osasun Bidasoa herritarren plataformak bere aldarrikapenak eraman ditu gaur Eusko Legebiltzarrera. Kexu dira Bidasoko eskualdeko ospitalean eta Irungo (Gipuzkoa) anbulatorioetan leku arazo handiak direla «kalitatezko osasun arreta» emateko, eta osasun azpiegituren plan bat egitea nahi dute, bai espazio arazoak konpontzeko, bai herritarren arta bermatzeko. Plataformako kideek uste dute plan horrek barne hartu beharko lituzkeela Bidasoa ospitaleko bloke kirurgikoa berritzeko aurreikusitako obrak, Irungo hirugarren osasun zentroa Oinaurren eraikitzeko proiektua desblokeatzea, eta Irun erdialdeko eta Dunboako egungo osasun etxeak berritzea.

Azken asteotan ozendu egin ditu plataformak aldarrikapen horiek, eta, gaur, Eusko Legebiltzarrean hizpide hartu dituzte, Elkarrekin Podemos-IUren eskutik. Talde horrek gogoratu du eskualdean gabeziak dituztela lehen arretan, eta ez dituztela aski osasun profesional. Ondorioz, Bidasoaldeko osasun etxeetan eta ospitalean «gainezka» eginda daude: Irun erdialdeko osasun etxeak 38.000 herritar artatu behar izaten ditu –Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan paziente gehien artatzen duen osasun zentroa da–. Itxaron zerrendak, gainera, oso handiak dituzte hainbat espezialitatetan. Elkarrekin Podemos-IUk Osasun Sailari eskatu dio egin dezala eskualderako osasun plan integral bat osasun langileen eta eragile sozialekin batera, arazoei aurre egiteko. EH Bildu eta PP+C’s-ren babesa jaso du proposamenak.

Ikusi gehiago: Donostia ospitaleko auzia «elkarrizketaren bidetik» konpontzeko eskatu du Eusko Legebiltzarrak

EAJk eta PSE-EEk ez dute ekinbidea babestu, ordea, eta asmo orokorrak jasotzen dituen testu bat onetsi dute. Hartan diote osasun arretaren erronka nagusiei erantzuteko Osasun Sailak eta Osakidetzak definitu beharko dituztela Irungo eta haren eskualdeko osasun zerbitzuen zorroa eta plan funtzionala. Horrez gain, Jaurlaritzari galdegin diote jarraitu dezala elkarrizketaren bidea jorratzen eskualdeko eragileekin, herritarrei kalitatezko arta eskaintzeko.

Eztabaida amaitzean, Osasun Bidasoa plataformako kideak komunikabideen aurrean agertu dira, eta Manel Ferranek hitza hartu du haien izenean. PSE-EEk legebiltzarrean izandako jarrerarekin «etsituta» azaldu da. Azaldu du plataformak ez dituela babesten Bidasoko ospitaleko bloke kirurgikoa handitzeko eta berritzeko aurreikusi dituzten obrak, eta eskatu du ahalik eta lasterren ekiteko Oinaurre auzoan osasun zentro bat eraikitzeko proiektuari. «Bidasoa eta Bortziriak eskualdeetako herritarrok ezin dugu gehiago onartu osasun egoera hau, egunez egun okertzen ari baita leku faltagatik, osasun profesionalen urritasunagatik eta itxaron zerrenda onartezinengatik».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Erabilera da orain benetan indartu behar dugun esparrua»

Arantxa Iraola

UEMA handitzen ikusi du Lazkanok han kargua hartu zuenetik, harro: gainditzear dute ehun herriren langa. Kontrara, datuek erakusten dute, eta kaleetan ere sentitzen da, hiztun komunitateen trinkotasun galera.
Aralarren elkartu ziren hainbat lagun, gasbidearen aurka. ©ARALAR ZAINDU DEZAGUN

Makinak martxan ez jartzeko

Edurne Elizondo

Aralar Zaindu Dezagun plataformak manifestaziora deitu du Lekunberrin (Nafarroa), Nedgya enpresak Aralarko Babes Bereziko Eremuan egin nahi duen gasbide proiektua salatzeko.

Kalera jo zuten herritar ugarik Bilbon, arrazakeria, xenofobia eta ijitoen aurkako diskriminazioa salatzeko. ©M. DEL VALLE / FOKU

Erakundeen arrazakeria «egiturazkoa» dela salatu dute

Joxerra Senar - Javi West Larrañaga

Kalera atera dira ehunka lagun «politika publiko arrazisten» aurka egiteko, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean

Elkarretaratzea egin dute Hendaian atxiloketak salatzeko. ©GILLAUME FAUVEAU

Migratzaileak laguntzeagatik, hiru kide atxilotu ditu Poliziak Urruñan

Garazi Aduriz Zuñeda

Arratsalderako utzi dituzte aske. Dozenaka pertsona bildu dira Hendaian, Etorkinekin Diakite eta Bidasoa Etorkinekin elkarteek deiturik

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.