Albistea entzun

Sexu erasoa

Haur bat auzi medikuaren azterketaren zain dago sexu erasoa salatu zuenetik 25 egunera

9 urteko haurrak urtarrilaren 9an salatu zuen erasoa, amaren laguntzaz, Ertzaintzan. Auzitegiak urtarrilaren 30era arte ez zuen agindu auzi medikuak haurrari azterketa egiteko. Egun hartan eman zuen agindua, baina oraindik ez du abisurik jaso.

Donostiako justizia jauregia.
Donostiako justizia jauregia. Gorka Rubio / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko otsailak 2

Amaren laguntzaz, Ertzaintzaren egoitzara joan, eta familiako pertsona batek sexu erasoak egiten dizkiola salatu zuen 9 urteko ume batek, urtarrilaren 9an. Salaketaren arabera, Donostiako etxe batean gertatzen ziren eraso horiek, ama lanera joatean hori haurraren zaintzaz arduratzen zen orduetan. Erasoak azken bi urteetan gertatu zirela salatu zuten, eta azkena Urtezahar egunean gertatu zela. Salaketa jarri bezperara arte umeak ez zion amari ezer kontatu, erasotzaileak mehatxu egin ziolako.

Salaketa jartzearekin batera, erasotzailea atxilotzeko eskatu zuen haurraren abokatuak, eta baita haurrari azterketa mediko bat egiteko ere. Epaileak ez zuen halakorik erabaki. Baldintzapean aske dago erasotzailea, pasaportea kenduta, ihes egiteko debekuarekin, eta hamabostean behin auzitegira agertzeko agindua du. Urtarrilaren 10ean kaleratutako autoan, instrukzio epaileak ikerketarako hainbat eginbide ere agindu zituen, haien artean biktimari eta erasotzaileari deklarazioa hartzeko. Gainera, auzitegiko talde psikosozialari eskatu zion txosten bat egiteko erasoek haurrarengan izan dituen eragin psikologikoak eta salaketaren sinesgarritasuna aztertzeko. Orduan ez zuen eskatu auzitegi medikuek haurra ikus eta azter zezaten.

Haurraren abokatuak lau aldiz eskatu du azterketa hori egiteko, eta epaileak urtarrilaren 30ean ateratako autoan eman zuen agindu hori. Oraindik ere ez du azterketarako deirik jaso. Defentsak auzitegian aurkeztutako hainbat idatzitan salatu du azterketa hori atzeratzeak kalteak eragin ditzakeela salaketa egiaztatzeko orduan, denbora pasatu ahala, froga fisikoak ezabatu edo «sendatu« egin baitaitezke.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bortxa matxistaren kontrako protesta, Iruñean. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Gizon batek urruntze agindua urratu eta familiari eraso egin dio

Arantxa Iraola

Emazte ohiarengana ez hurbiltzeko agindua zuen gizonak. Alaba bati labanaz eraso dio, eta beste bi seme-alabek ihes egitea lortu dute

Euskara, oldarraldi judizial baten jomugan

HIZKUNTZA IRIZPIDEEN LANTEGIAN

Arantxa Iraola

Justiziak epai kezkagarriak eman ditu euskararen jakintza ziurtatzeko hizkuntza eskakizunei buruz; Iñigo Urrutiak, Miren Dobaranek eta Idurre Eskisabelek gaiaren inguruan gogoetatu dute solasaldi batean, epai horien ondorioez, eta funtzio publikoa euskalduntzeko landu beharreko ildoez.
Milaka herritarrek parte hartu zuten protestan, atzo, Baionan. ©PATXI BELTZAIZ

Abisua Baionan: ez dute bigarren etxebizitza gehiago onartuko

Ekhi Erremundegi Beloki

3.500 pertsonatik gora elkartu dira Herrian Bizi plataformaren mobilizazioan. Manifestu bat aurkeztu dute, aldaketarako irizpide zehatzekin

Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritzaren bulegoak. ©GORKA RUBIO / FOKU

Erakunde «euskaltzalea» euskalduntzen

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Gipuzkoako Foru Aldundia aitzindaria izan da herritarrei zerbitzuak euskaraz ematea «bermatzeko» lanean. Orain, euskara lan hizkuntza bihurtzea da erronka.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.