Osasuna
Talidomida merkaturatu dute Hego Euskal Herrian, protokolo zorrotzekin
Mieloma anizkoitza duten pazienteak tratatzeko erabiliko dute, besteak beste.

Talidomida botika Hego Euskal Herriko botiketan salgai dago, berriro ere. Urteak igaro ditu merkatutik kanpo, baina Espainiako Gobernuak erabaki du botika hori berriro ere merkaturatzea. Nabarmendu du segurtasun protokolo zorrotzak izango dituela, eta mieloma anizkoitza —odoleko minbizi mota bat— duten pazienteen tratamendurako erabiliko dute, besteak beste.
1950eko eta 1960ko hamarkadetan saldu ohi zuten talidomida. Emakume haurdunei ematen zitzaien sarritan, goragalea-eta arintzeko. Jakina da Europa osoan umetxo asko malformazioekin jaio zirela botika horren ondorioz. Ehunka kasu daude, eta salatu izan dute Espainiako administrazioak ez dituela inoiz aintzat hartu. Orain, mieloma anizkoitza tratatzeko errezetatuko dute sendagileek.
Hala ere, ospitaleetan erabiltzen jarraitu dute azken hamarkadetan, baina oso gutxitan. Medikuek botika inportatzeko eska zezaketen kasu berezietan. Gaurtik aurrera, errezetatu ahal izango dute, eta pazienteek aukera izango dute botiketan jasotzeko.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.